Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 105

5. ikasgaia

Espainiako II. Errepublika eta 1931ko Konstituzioa

1. Aurrekariak 1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu ondoren, Batzorde Iraultzailea behin-behineko Gobernu bihurtu zen, Niceto Alcalá Zamora buru zela. Behin-behineko Gobernuak estatutu juridiko bat argitaratu zuen, eta bertan Gorte konstituziogileak bildu arte aplikatzeko moduko oinarrizko gidalerroak jaso zituen, hots: banakako eskubideen errespetua (kultuaskatasunari aipamen berezia eginda), jabetza-eskubidea aitortzea (dena den, horrek gizarte-eginkizuna bete behar zuen), banakako eskubideak mugatzeko aukera, nekazaritzako zuzenbidearen berrikuspena, monarkiaaraubidearen mende egindako egintzengatik erantzukizunak eskatzea eta behin-behineko Gobernuaren erantzukizuna etorkizuneko Gorte konstituziogileen aurrean. Horrez gain, amnistia handia eman zen politika-, gizarte- eta inprenta-delituetarako, epaimahaia berrezarri eta hauteskunde-legea aldarazi zen Gorte konstituziogileen hautaketari zegokionez bakarrik (horren eraginez, hauteskunde-adina hogeita hiru urtera jaitsi zen, apaizak eta emakumeak hautagarri izendatu zituzten —baina emakumezkoen sufragio aktiboa ez zen ezarri—, probintzia-barrutiak finkatu ziren 100.000 biztanletik gora zituzten hiriburuetan izan ezik —horietan, probintzia-barrutiaz gain hiribururako barruti bat ere sortu zen—, gehiengoen hauteskunde-sistema ezarri zen baina gutxiengoei ordezkatuta egotea baimenduz —hautesleak izen gutxiago zituen hautatzeko, baina diputatu hautatua izateko botoen gutxiengo kopurua behar zenez, oso zaila zen gutxiengoek ordezkaritza lor105

Konstituzio zuzenbidearen.indd 105

5/12/07 11:43:42


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.