Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 101

Konstituzio-testuan ezarri zen udalek ÂŤmankomunitateakÂť era zitzaketela legeak udalei aitortutako xedeetarako edo udal-eskumenaren barruan sartzen ez ziren obra-emakidak eta herri-zerbitzuak ustiatzeko, eta Konstituzioan ezarri zen legeak finkatuko zituela udalek zein baldintzatan lortuko zuten antolaketa bitxia Udal Agiriaren bidez, auzokoen berezitasunetara moldatua. Diputazioen Mankomunitateak ere ezarri ziren Konstituzioaren testuak eratxikitako xedeak probintzien artean gauzatzeko, eta legeak subiranotasunari izaera transferiezinarekin eratxikitzen ez zizkion zerbitzuak egiteko. Probintzia-araubidea udalen arteko edo probintzien arteko agirien bidez alda zitekeen, eta horiek kasuan-kasuan lege baten bidez eman behar ziren. Probintzia-mankomunitate horiek eta udalen arteko edo probintzia arteko agiriek, behin legearen bidez ezarrita, legearen bidez soilik desegin edo indargabetu zitezkeen, salbu eta nazioaren intereseko arrazoi larriengatik mankomunitateak desegin eta agiriak deuseztatu ahal zirenean, Erresumako Kontseiluari entzun eta gero, eta ondoren Gorteei horren berri emanda. Azkenik, testuaren 92. artikuluak Diputazio Probintzialen eta Udalen antolaketari eta aginpideei buruzko gaiak kasuan kasuko estatutuetara igortzen zituen eta horiek, aldi berean, arau orokor hauetara egokitu behar ziren: Estatuaren subiranotasunari eustea; botere betearazleak toki-erakundeen akordioak eteteko zuten ahalmena, baldin eta horiek euren aginpideak gainditzen bazituzten edo akordioak erakundeon eskumenetik kanpo bazeuden, nahiz eta azken horiek erabaki horri errekurtsoa jartzeko aukera izan; auzitegiek toki-erakundeek egindako eskubide-kalteak eta lege-hausteak zuzentzeko zuten ahalmena; toki-erakundeek eztabaidatu eta bozkatuko zituzten toki-aurrekontuak argitaratzea; udal- eta probintzia-kontuak argitaratzea eta legearen bidez udalek eta Diputazioek ariel, eskubide, tasa, kontribuzio berezi, errekurtso eta mota guztietako ordainarazpenen arloetan zituzten ahalmenak zehatz-mehatz zehaztea, Estatuko tributu-sistemaren aurrez aurre ez egotea bermatzeko. 2.4. Esanahia eta indarraldia Oro har ikusita, horiek dira Diktadurako konstituzio-proiektuaren ezaugarri nagusiak. Dena den, proiektuak hasiera-hasieratik ez zuen arrakastarik izan: erregeak ez zion harrera beroa egin, erregimeneko politikariek ere ez zuten babestu eta erregimenaren aurkako guztiek aurre egin zioten. Ordurako, Primo de Riveraren diktadurak herriaren babesa eta babes politikoa, ekonomikoa eta militarra galduta zituen: Artilleriarekin tenkadurak zeuden, diktaduraren aurka konspirazio militarrak egin ziren, ikasleen gatazkak, pertsona askok Nazio Biltzarrean sartzeari uko egin zioten, eta 101

Konstituzio zuzenbidearen.indd 101

12/11/07 11:49:18


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu