Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 92

92

RAMÓN PARADA

eskubideak. Zernahi gisaz, Urei buruzko 1879ko Legeak ahalbideratzen zuen ur publikoen aprobetxamenduak preskripzioz eskuratzea, hogei urteren buruan. 1985eko Legeak, ordea, indarrik gabe utzi du ahalbide hori. Preskribaezintasunak beste ondore garrantzitsu bat ere badakar eta, Frantziako doktrinaren ustetan, preskribaezintasunaren baitezpadako osagarria da. Ondokoa da ondore hori: norbanakoek kalteak eragin dizkietenean herri jabariko ondasunei, Administrazioak norbanakooi eska diezaieke horiek konpon edo ordain ditzaten, eta hori eskatzeko akzioa preskribaezina da. Azkenik, beste arazo bat aztertuko dugu: preskribaezintasuna norbanakoen usurpazioak defendatzeko araua ote da soilik ala defendatzen du administrazio erakunde batek beste erakunde publikoei usurpaturiko ondasunen titulartasuna ere? Praktikan azal daitezkeen eragozpenak gorabehera, onartu da horrelakoetan preskribaezintasuna; edonola ere, gogoan izan behar da demanio ondasunen besterentzea oso mugatua dela, lurralde erakunde publikoei dagokienez (ALESSI).

10. BESTERENDUEZINTASUNA ETA ENBARGAEZINTASUNA Erregeren ondasunak ezin zitezkeen saldu parlamentuaren edo Gorteen baimenik gabe eta debeku horrexetan datza besterenduezintasunaren jatorria. Ondasunen herri erabilera errespetatzeko baino gehiago, herri ondarea erregeren zarrastelkeriatik defendatzeko ezarri zen debeku hori; izan ere, erregek herri ondarea eralgitzeak zerga gehiago ezarri beharra zekarren. Frantziako Iraultzaren garaian, erregeren ondasunak estatuaren ondasun bihurtu zirenez, besterentzeko moduko ondasun gisa kalifikatu ziren eta hauxe zen besterenduezintasunaren oinarria: ondasun batzuk ezin zitezkeen jabari pribatuko ondasun izan. Horiek horrela, besterenduezintasuna ulertzen zen herri onurari loturiko ondasunak defendatzeko beharrizan moduan; harrezkero, besterenduezintasunak eta ondasunak herri helburuei lotuta egoteak berebiziko garrantzia izan dute herri jabari kontzeptuaren sorrera dogmatikoan. Honela ulertu zen Espainiako Zuzenbide modernoan erregeren ondasunak Gorteen adostasunik gabe saltzeko debekua: ÂŤEzin daitezke estatuaren ondasun eta eskubideak saldu edo hipotekatu, legearen bitartez izan ezikÂť. Administrazioari eta Herri Ogasunaren Kontabilitateari buruzko 1911ko Legearen 6. artikuluak jaso du arau hori. Abenduaren 23ko 33/1987 Legearen aldarazpenaren ondorioz, Estatuaren Ondareari buruzko Legeak arau hori aplikatu die 4.000 milioi pezetatik gorako balioa duten ondasunei. Kontuak kontu, arauak, besterenduezintasunaren printzipioa baieztatu beharrean, ondasuna saltzeko debeku hutsa dakar. Gobernuak ez du eskumenik, 4.000 miliotik gorako balioa duten ondasunak saltzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu