Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 88

88

RAMÓN PARADA

8. HERRI JABARIAREN BABESA. BABESAREN OINARRIA ETA BABES MOTAK Badira herri jabaria eta ondasun pribatuak gainontzekoen erasoetatik edota legebidezko ez diren usurpazioetatik defendatzeko bideak. Horren harira, zigor babes berdina dagokie ondasun batzuei nahiz besteei. Jabetza pribatuaren ondasun higikorrak nahiz higiezinak defendatzeko zigor tipoak aplika dakizkieke herri jabariko ondasunei ere (ebasketa, lapurreta eta usurpazio delituak). Nolanahi den, herri jabariko ondasun batzuen kasuan, astungarriak antzeman edo zigor larriak ezar daitezke, berariazko legeria babeslearen bidez. Irizpide horri heldu dio zigor legeriak ondoko jarduerak hobendatu edo zigortzeko: defentsari loturiko armei, ontziei, aireontziei eta beste ondasunei kalte egitea edota horiek ostea. Herri jabaria babesteko, erabil daitezke ondasun pribatuen babeserako arau zibilak ere. Esan nahi baita, egikari daitezkeela jabetza pribatuaren defentsarako erabili ohi diren edukitza akzioak, akzio adierazleak eta erreibindikazio akzioak. Horrelaxe aintzatetsi du, beren beregi, Italiako Kode Zibilak, ahalmena eman baitio agintari eskudunari, administrazio bidera jotzeko: ÂŤcome de valersi dei mezzi ordinari a difesa della propietĂĄ e del posseso previsti dal presente CodiceÂť. Hori guztia gorabehera, administrazio ahalgo zuzenekoagoak eta erabatekoagoak sortu dira, eragingabetzat hartzen delako epai sistema zibilaren babesa. Horren ildotik, herri jabaria babesteko hainbat arau sustantibo ezarri dira: preskribaezintasuna, besterenduezintasuna eta enbargaezintasuna. Herri jabariko ondasunak ezin daitezke jabetza pribatukoak izan eta horrexetan oinarritzen dira arau sustantiboak. Horrez gain, herri jabariari usurpaturiko ondasunak berreskuratzeko erabiltzen diren auzibideko baliabide gehiegikoak daude: ondasuna mugatzeko eta zuzenean erreibindikatzeko ahalmenak; ondasunaren edukitza itzultzekoak; herri jabariari egindako erasoak zigortzeko ahalmen errepresiboak, hala nola, zuzeneko zehapen ahalgoa. Eraentza babesle horren barruan kokatu behar dira Administrazioaren ondasunak erregistro eta katalogo batzuetan inskribatzeak dakartzan abantailak. Besteak beste, hauek dira abantailak: Administrazioak edukitza duelako presuntzioa eta norbanakoen akzioak ahultzea (edukitza akzioak barne). Esanaren arabera, gehiegiko babes horietarik gehienak ez dira demanio ondasunen babeserako ahalmenak bakarrik, Administrazioaren ondare ondasunak eta demanio ondasunak babesteko oinarrizko ahalmenak baino. Horretara, oinarrizko babes horretan geratu beharrean, aurrerantzean jorratuko dugu demanio ondasunen bigarren mailako babesa, alegia, ondasun horiei bakarrik aplikatzen zaien babes gehiegikoa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.