Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 85

HERRI JABARIAREN ERABILPENA ETA BABESA

85

Gainera, demanio ondasunaren emakida, kontratu egoera guztien antzera, kasu hauetan bukaraz daiteke: «erreskate aske» deritzon ahalmena egikaritzen denean (Ondareari buruzko Legearen 127. artikulua) eta emakidan itunduriko baldintzak edota lege baldintzak bete ez direnean. «Erreskate aske»ak hizpaturik egon behar du, kontratua bukarazteko ahalmen moduan egikaritu nahi bada. Emakidadunaren egoera eta eskubide errealen titularren egoera antzekoak dira; beraz, emakidadunak Zuzenbide zibilaren berezko akzioak egikari ditzake gainontzekoen aurka. Aitzitik, Administrazioaren eta emakidadunaren arteko gatazkek administrazio izaera dute eta Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan bururatu ohi dira, ondoko kasuan salbu: Administrazioak prozedura oro alde batera utzi eta, egitatezko jarduketen bidez, emakidadunaren edukitza egoera aintzat hartzen ez duenean. Halako kasuetan, emakidadunak interdiktu akzioak egikari ditzake jurisdikzio zibilean. Ikusi berri dugunaren bidetik ulertu behar da Estatuaren Ondareari buruzko Legeak jurisdikzio zibilari eratxiki dion eskumena, hain zuzen ere, emakidadunaren eskubide eta betebeharren inguruan sor daitezkeen gatazkei buruzkoa (127. artikulua). Jurisdikzio zibilari eratxikitako eskumena zabalago interpreta liteke, baina interpretazio hori ez litzateke bat etorriko ondokoekin: batetik, demanio ondasunen emakida kontratuak administrazio kontratu gisa kalifikatzearekin; bestetik, jurisdikzio zibilaren eta Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioaren arteko eskumen banaketarekin. Eskumen banaketa hori jaso dute Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko Legeak eta Epai Botereari buruzko 1985eko Lege Organikoak.

6. ONDASUNAK HERRI HELBURUEI LOTZEAREKIN BATERA DAITEZKEEN BAKARREKO ERABILPENAK Orain arte aztertu ditugun kasuetan, ezohiko erabilera gisa definitu dugu bakarreko erabilera, destino nagusia herri erabilera zelako kasu horietan. Dena dela, zenbait demanio ondasun eratzen dira, norbanakoen erabilera eta luperketa esklusiboa errazteko. Hauek dira horren adibide batzuk: hilerrietako hilobiak, jendaurrean egin ohi diren merkatuetako dendak eta ur publikoak. Ur publikoei gagozkielarik, urok herri erabilera edo zerbitzuren bati lotzearekin batera daitezke, hala erabilera orokorrak (bainatzea, abelburuei edaten ematea, nabigatzea), nola bakarreko aprobetxamenduak (kasurako, argi indarraren jauziak, ureztaketak nahiz errotak). Meatzeen kasuan, ostera, emakidadunak —norbanakoak— meatzeen fruituak eskuratu ohi ditu. Horrelakoetan, bi motatako erabilerak bereiz daitezke demanio ondasunaren gain: zirkulatzeko erabilera orokorra, hots, pasealekuan edo kalean egiten


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu