Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 77

HERRI JABARIAREN ERABILPENA ETA BABESA

77

erabilera erkidea gehiegikoa eta kutsagarria gertatzen baita batzuetan. Kotxeak asko ugaritzearen ondorioz sortu diren arazoak gaineratu behar zaizkio ingurugiroaren arazoari. Horrenbestez, erabilera erkidea erabilera berezi bihurtzen ari da gero eta gehiago. Erabilera berezi hori ez da askea, ez eta dohainekoa ere. Aparteko arreta zor zaie zirkulatzeko destinaturik dauden herri bideei eta jabe mugakideek horien ondorioz jaso ohi dituzten abantaila bereziei. Hauek dira abantailok: lehenik, jabetzan sartzeko eskubidea —aparkatzeko erabilera orokorra debekatzea ekar dezake eskubide horrek—; bigarrenik, bistarako eskubidea; eta, azkenik, euri-urak isurtzea. Ikusi berri ditugun jabeen abantailak zortasun zibiltzat hartu izan baziren ere, administrazio eskubide erreal gisa kalifikatu ohi dira gaur egun Frantziako Zuzenbidean. Ildo horretatik, ondokoak dagozkie eskubide horien titularrei: lehenik eta behin, edukitza akzioak egikari ditzakete gainontzekoen aurka; bigarrenez, herri lanen ziozko kalteordainak jasotzeko eskubidea dute, baldin eta auzotar izateak dakartzan ohiko arazoak gainditzen baditu kalteak; hirugarrenez, ondasuna jaregitean, abantaila nahiz onurabide garrantzitsuren bat ken dakioke harako eskubideen titularrari eta, halakoetan ere, pertsona horrek kalteordaina eskatzeko eskubidea du. Azken horren adibide da kale bat jaregin eta behin betiko ixtea, kale horretako jabeei euren jabetzetan sartzea oztopatuz; kasu horretan, jaregin den bidearen gaineko eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak aintzatetsi behar zaizkie jabe horiei.

4. ERABILERA ERKIDE OROKORRAREN SALBUESPENAK. ERABILERA ERKIDE BEREZIAK Gorago adierazi legez, ez da erraza erabilera erkide orokorraren askatasun, dohainekotasun eta berdintasun printzipioak beti-beti bermatzea. Hori dela eta, erabilera orokorrak hainbat salbuespen ditu eta eraentza berezia aplikatzen zaie salbuespenoi. Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiak erabilera erkide berezi deritze erabilera erkide orokorraren salbuespenei. Erabilera berezi deritzon kategoriara biltzen dira —esanda dago hori ere— ondoko ezaugarri bereziren bat duten erabilerak: arriskutsutasuna, intentsitatea edota antzeko inguruabarrak. Beharrezko ez izan arren, lizentzia edukitzea eska daiteke, erabilera erkide berezia egikaritzeko. Lizentziak zuzenean ematen dira, horien kopurua mugatua denean izan ezik. Horrelakoetan, lizitazioaren teknika erabiltzen da lizentzia emateko; hori ere ezinezko suertatzen bada (baimena jaso dutenek baldintza berberak izan behar dituztelako), orduan zozketaren bidez erabakitzen da lizentzia nori eman. Lizentzia horiek ezin eskualda daitezke, subjektuaren kualitateengatik eman direnean edota


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu