Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 74

74

RAMÓN PARADA

1. HERRI JABARIA ARTATZEKO EGINBEHARRAK ETA HERRI JABARIA ERABILTZEKO MODUAK Demanio ondasunen titulartasunak eginbehar eta erantzukizun batzuk dakartza. Horrela, Administrazioak ondasun horietan zenbait eraikuntza jarduera gauzatu behar ditu; gisa berean, ondasunok artatu egin behar ditu, baita defendatu ere, gainontzekoei begira. Administrazioaren eginbeharrak has daitezke nahitaezkoa ez den demanioaren ondasunak sortu baino lehen ere, ondasun horietan eraikuntza jarduera gauzatzeko ustezko betebeharra duelako. Hari berari segiz, eginbehar hori eginbehar publikoa da, eta ez juridikoa; arean bere, ez dago errekurtso edo akzio eragingarririk Administrazioari obrak egin ditzan eskatzeko. Obra horien helburua da herri erabilerako edo herri zerbitzuko demanio ondasunei eustea (berbarako, errepideak edota eskolak eraikitzea). Administrazioak ezin du erantzukizun bera izan, beharrezko herri lanak egiten ez direnean eta lehendik badiren ondasunak artatzeko eginbeharrak betetzen ez direnean. Horren ildotik, Administrazioa herri zerbitzuen okerreko ibilbidearen erantzule da ondoko kasuan: norbanakoei kalte eragin zaienean, behar-beharrezko obrak ez egiteagatik edota demanio ondasunen egoera txarragatik (Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legearen 40. art.). Beharrezko eraikin lanen edo artatze lanen gabeziak ekar dezake egoera txar hori eta hauek dira horren zenbait adibide: uharken hausturak sortarazitako hondamendiak eta galtzadan edo bide seinaleetan dauden akatsak. Esan bezala, Administrazioa erantzule da kasu horretan, nahiz eta argi egon agintariak eta funtzionarioak ere erantzule izan daitezkeela. Frantziako Zuzenbideak jaso duenez, eskubidea dute erabiltzaileek herri lanen mantenketa behar den modukoa izateko; horrela, Administrazioaren alorreko epaileak dÊfaut d´entretient normal deritzon teoria aplikatu ohi du. Teoria horretatik ondorioztatzen da biktimak kalteordainak jasotzeko duen eskubidea, biktima erruduna denean eta ezinbesteetan izan ezik. Herri jabariaren erabilpen motak anitzak dira, herri jabariko ondasunak herri helburuei nola lotu zaizkien kontutan hartuta; egin-eginean ere, lotura horrek demanio ondasunen erabilpena erabakitzen du. Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiak herri jabariko ondasunen erabilpen motak sailkatu ditu. Estatuaren jabetzako ondasunen kasuan, ordea, ez zaio bide horri ekin. Modu sistematikoan ez bada ere, estatuaren jabetzako ondasunak hainbat arautan jaso dira: Estatuaren Ondareari buruzko Legearen arau orokorretan eta demanio ondasunen sektorekako arauketetan (urak, meatzeak, mendiak, portuak eta abar). Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiak ondokoa jaso du, herri jabariko ondasunen erabilpenari dagokionez:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.