Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 71

HERRI JABARIA

71

badiraÂť. Bide hori erabiliz, argi eta garbi salbuets zitekeen preskribaezintasunaren araua. Arean bere, Administrazioak hogeita bost urteko epean ondasuna erabili ezean, ondasuna herri erabileratik nahiz zerbitzutik jaregin eta ondare ondasun bihurtzen zen; horrenbestez, Zuzenbide zibilaren preskripzio epeak zenba zitezkeen, herri jabariko ondasuna ondare ondasun bihurtzean. Ondasunei buruzko 1986ko indarreko Araudiak zulo hori estali nahi izan du eta ez du ustezko jaregiterik jaso. Ondorioz, ondasunen jaregitea berariazkoa baino ezin daiteke izan. Ondasuna jaregitea egokia eta legebidezkoa dela egiaztatu behar da, espedientea instruituz. Horrezaz aparte, herri erabileratik edo zerbitzutik jaregindako ondasunak erakundearen ondare ondasun bihurtzeko, modu formalean jaso behar dira ondasunok; bitartean, herri jabariko ondasuntzat jotzen dira (8. art.). Aurrerago esan dugunez, Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiak ustezko jaregitea eta jaregite inplizitua baztertu ditu. Gisa bertsuan, Estatuaren Ondareari buruzko Legeak alde batera utzi du ondasunen ustezko jaregiteak berez dakarren ondorea. Honakoa da ondore hori: egitatezko jarduketa dela-medio ondasunaren demaniotasunari buru ematea. Ustezko jaregite hori gerta dadin, beharrezkoa da Ekonomia eta Ogasun Ministerioak ondasunaren jasoketa formala egitea. Hori dela eta, ondasunak jaso bitartean, ÂŤherri jabariko ondasuntzat jotzen diraÂť (123. art.). Ondasunak jaregitearen ondorioz, demaniotasuna amaitzen da eta jabari ondasuna ondare ondasun bihurtzen da. Ondore horrek hurrengo salbuespen berezi bezain nabaria du: ibaiaren ibilgua aldatzen den kasua. Kode Zibilaren 370. art.ak jaso du kasu hori eta, tradizioan oinarrituriko akzesioaren arauari helduz, honela konpondu du arazoa: ibaiertzeko lurren jabeei dagokie ibaien ibilguen jabetza. Haatik, demaniotasunak ez du galtzekorik, 372. art.ak baitio ibaiaren norabidea aldatu eta ibilgu berria sortzen denean, ibilgu berri hori herri jabarian sartzen dela.

9. DEMANIOTASUNAREN MUTAZIOAK Estatuaren Ondareari buruzko Legeak demanio ondasunen mutazio kasu hau baino ez du jaso IV. tituluaren II. kapituluan (124 eta 125. artikuluak): estatuaren ondasunen destinoa aldatzea. Kasu horrek ez dakar inolako arazo juridikorik, eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak eman behar du horren inguruko ziodun ebazpena, interesaturik dauden ministerioak entzundakoan. Ministroen arteko desadostasunak Ministroen Kontseiluak konpondu ohi ditu. Demanio ondasunen mutazioa esatean, hauxe ulertu behar da: Herri Administrazioaren organo bati loturik dauden ondasunak herri administrazio horretako beste organo bati lotzea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.