Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 64

64

RAMĂ“N PARADA

Administrazioak eskubide erreala eskuratu behar du, ondasunak herri helburuei lotzeko, baina eskubide horrek ondasunak xedatzeko modukoa izan behar du. Eskubide hori eskuratzeko, interesatuarekin ados egon behar du Administrazioak; adostasunik lortu ezean, derrigorrezko desjabetzapena erabil dezake. Izanak izan, ondasuna herri helburuei lotuta egoteak ez du zuzeneko elkarrekikotasunik bihar-etzi herri jabarikoa izango den ondasunaren jabetzarekin, Administrazioari herri botere moduan baitagokio ondasunen gaineko eskubide erreala. PAREJOren aburuz, arazo jakin batzuei konponbidea aurkitzeko, status juridiko bikoitzaren aldeko ulerkera onartu behar da Espainiako Zuzenbidean. Honakoak dira arazo horiek: batetik, ondasunaren titulartasunak eta ondasunok herri helburuei lotuta egoteak elkarren artean zerikusirik ez izatea; bestetik, ondasunaren demaniotasuna eskubide erreal mugatuan soil-soilik oinarritzea. Azken hori sarri askotan gertatu ohi da hirigintzaren arloan, esaterako, herri erabilerako plaza edo lorategien titularrak norbanakoak direnean, eta plaza edo lorategien erabilera zortasun baten bidez bermatzen denean. Hori guztia jasorik du Lurzoruari buruzko indarreko Legeak (211. art.), ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Errege Dekretuak onetsitako testu bateginak. Goraxeago esandakoaz gain, ondokoa azaltzeko ere erabilgarri izango litzateke harako ulerkera: demaniotasunari eusteko, ondasun batzuk beste batzuez zuzenean ordeztea. Hala gertatzen da hirigintza antolamendua aldatzen denean eta herri jabariaren eta erabileraren lurrak aldarazten direnean. (Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudiaren 47.3. art., abuztuaren 25eko 3.288/1978 Errege Dekretuak onetsitakoa). Azken finean, PAREJOren ustez, ikusitakoak argi erakusten du Alemaniako herri jabari adierazmoldearen ulerkera bikoitzak baduela oinarririk Espainiako Zuzenbide positiboan.

6. DEMANIOAREN TITULARTASUNA DUTEN ADMINISTRAZIOAK Alde batetik, Espainiako Kode Zibilak Frantzia eta Italiako eragina izan du; bestetik, ez ditu jaso establezimendu publikoen herri jabariko ondasunak (gaur egungo autonomiadun erakundeak dira establezimendu horiek). Hori guztia ikusita, Espainiako doktrinaren bidetik, lurralde kolektibitateek soilik dute herri jabariko ondasunen titulartasuna; ondorenez, ezin dira herri jabariko ondasunen jabe izan establezimendu publikoen ondorengoak, ez eta, oro har, Administrazio espezializatuaren erakundeak. Tesi hori bidezkotzeko, argudio hau erabili da: jabetza publikoak subiranotasun ahalmenak dakartza, hots, erga omnes ahalmen publikoak. Ahalmen horiek lurralde erakundeenak baino ezin daitezke izan. Argudio horrezaz


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.