60
RAMÓN PARADA
aprobetxamenduko lurrak; baina, lehenik, Gobernuak udalari eta probintziako diputazioari entzun eta lurrok auzo aprobetxamendukoak direla adierazi behar du».
C) Erkidegoan dauden auzo mendiak Desamortizaziotik kanpo geratu dira hainbat auzo ondasun. Horietarik ohikoenak, hots, auzo mendiak edo parroki mendiak, gainontzekoetatik bereizi dira eta eraentza juridiko berezia bezain zehatza aplikatu zaie. Auzo mendiak edo parroki mendiak dira parrokia batzuetako auzotarrek nahiz mendietatik hurbilen daudenek aprobetxatzen dituzten auzo ondasunak. Auzotarren aprobetxamendu hori mugatua da. Auzotarrek zuzen-zuzenean aprobetxatzen zituzten erkidegoan zeuden auzo mendiak, nahiz eta aprobetxamendu hori murritza izan. Mendi horiei dagokienez —batez ere, Galiziako parroki mendiei—, jurisprudentziaren ildo batek baieztatu zuen aprobetxamendu modu hori germaniarren erkidego kontzeptuaren barruan sartzen zela. Hartara, mendion titulartasuna ez zen udalerriarena, ezpada horiek lupertzen zituzten auzotarrena. Horrelaxe jaso zen Galiziako Zuzenbide zibilaren 1963ko Foru Konpilazioan eta Auzo Mendiei buruzko 1968ko uztailaren 27ko Legean. Erkidegoan dauden Auzo Mendiei buruzko 1980ko azaroaren 11ko Legea da azken arauketa. Lege horrek honela definitu ditu erkidegoan dauden auzo mendiak: «Izaera berezia duten lurrak dira eta auzotarrez osaturiko taldeei dagozkie, talde horiek gizarteko taldeak —eta ez administrazio erakundeak— diren ginoan. Lurrok auzotarrenak dira, lurron jatorria eta destinoa gorabehera, hau da, lurrok basorako, nekazaritzarako edo abeltzaintzarako destinaturik egon zein egon ez. Ondasunon jabari titulartasuna kasuan kasuko taldeek dute, inolako kuotarik eratxiki gabe; horrez gain, auzotarrek erkidegoan eta ohituraren bidez aprobetxatu behar izan dituzte lurrok, etxebizitzak dituzten auzotar modura». Legeak jabetza pribatuko ondasun gisa adierazi ditu auzo mendiak; beraz, lege bereziek eraentzen dituzte, nahiz eta Kode Zibilera jo behar modu ordeztailean. Auzitegi zibilei eratxiki zaizkie, oro har, jabetzari buruzko arazoak. Haatik, auzo mendien eraentza juridikoan ageri dira, oraindik ere, auzo ondasunen administrazio lorratzak, auzo ondasunak baitira auzo mendiak. Auzo mendiak, auzo ondasunen antzera, zatiezinak, besterenduezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak dira eta ez daude lurralde zergei loturik. Zernahi gisaz, mendiok aprobetxa daitezke horien gaineko kontratazioen bidez. Auzo mendiak «auzotarrez osaturiko taldeei dagozkie, talde horiek gizarteko taldeak —eta ez administrazio erakundeak— diren ginoan». Edo-