Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 52

52

RAMÓN PARADA

Ikusi bezala, Espainiako Zuzenbideak bereizi ditu lurpeko aberastasuna eta lurraren jabetzaren titulartasuna. Jabetza horren eraentza juridikoa ez da herri jabariaren berezko eraentza. Hortik ondorioztatzen ote da, beraz, lurren ugazabari dagozkiola lurpean dauden gainontzeko aberastasunak, berbarako, lurpeko urak eta lurpe osoa bera? Galdera horren erantzuna Kode Zibilaren 350. artikuluan aurkitu beharko genuke: ÂŤLurzati baten jabea lurzati horren gainean eta azpian dagoenaren jabe da eta komeni zaizkion lanak, landaketak eta indusketak egin ditzake. Lurzati horretan izan daitezkeen mugapenak hiru hauek baino ez dira: zortasunak, meatzeei eta urei buruzko legeak eta, azkenik, polizi jardueran emandako araudiakÂť. Artikulu horren idazkera, hala ere, hain da anbiguoa, non mutur bi hauek har baititzake: batetik, lurren ugazabaren jabetza usque ad infernos heda liteke, hots, lurraren erdi-erdiraino; bestetik, uler daiteke jabeak baliabide arruntak erabiliz sakondu ahal dueneraino soilik heltzen direla horren ahalmenak. Tesi hertsia ezari-ezarian gailenduz bide doa, lurpeko uren kasuan gertatzen den gisara, jabeak ezin dezakeelako erabilpenik gauzatu lurpean (Urei buruzko 1985eko abuztuaren 2ko Legea eta Kanarietako Urei buruzko maiatzaren 5eko 10/1987 Legea).

F) Mendi publikoak Desamortizazio legeriak mendi publikoak saltzea debekatu zuen eta mendioi legeria berezia aplikatzen zitzaien. Horratik, COLMEIROren iritziz, mendi publikoak estatuaren edota toki erakundeen jabetzako ondasunak besterik ez ziren. Horien kudeaketak eta administrazioak ez zuten administrazio egintzarik sortarazten, kudeaketa ekonomiko hutsa zekarten egintzak baizik. Bestalde, jurisprudentziak behin baino sarriago adierazi du mendi publikoei ezin dakiekeela aplikatu herri jabariko ondasunen berezkotasunik (preskribaezintasunaren araua, batik bat). Kontuak kontu, errealitateak berak agertarazi zuen basoko aberastasunaren babesa ez zela nahikoa, jabetza pribatuaren defentsa tresnak ez baitziren behar bestekoak. Horrela izanik, Mendiei buruzko 1957ko ekainaren 8ko Legeak beste bide batzuk erabili zituen, katalogoko mendi publikoak babesteko. Aitortu beharra dago bide horiek gehiegikoak direla, herri jabariko beste ondasunen pareko babesa eman dietelako mendi publikoei. Hartara, katalogoko mendi publikoak besterenduezinak dira, legeak bestelakorik dioenean izan ezik (2.1. art.); horrez gain, mugatzeko modukoak ere badira eta Administrazioak bere arioz berreskura ditzake, horretarako eperik bete beharrik gabe


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.