Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 49

HERRI JABARIA

49

delako. Errege ondarearen ondasunak errege eta erregeren familiari loturiko ondasun higikorrak eta higiezinak dira, baina horien titularra estatua izan behar da. Ondasunon helburua da Konstituzioak eta legeek erregeri eta berorren familiari emandako goi ordezkaritza aurrera eramatea. Bestalde, errege ondarearen ondasunak, jatorrizko helburu horrekin bat datozen heinean, ondokoei lotzen zaizkie: Administrazio Kontseiluak zehazturiko helburu kulturalei, zientifikoei eta irakaskuntza helburuei (Araudiaren 3 eta 23. art.ak). Nazio ondareak bere barnean hartzen ditu hauek: batetik, Orienteko, Aranjuezko, San Lorenzo de El Escorialgo eta La Granja, Riofrío, Pardo eta Almudainako jauregiak; eta, bestetik, horietan guztietan dauden altzariak eta horietan egon ez arren, jabetza publikoaren beste eraikinetan daudenak. Administrazio Kontseiluaren inbentarioan agertu behar dira jabetza publikoaren beste eraikinetan dauden altzariok. Hariari segiz, Nazio ondarearen ondasunak besterenduezinak, preskribaezinak eta enbargaezinak dira eta, oro har, estatuaren herri jabariko ondasunen onurabideak dituzte. Ikusi berri ditugun horiez gain, zenbait fundazioren gaineko gobernu eta administrazio eskubideak ere badira nazio ondarean. Ez da zentzuzkoa multzo horretan gobernu eta administrazio eskubideak sartzea, ez direlako errege ondasunak edo eskubideak, baizik eta eginkizunak, eginbeharrak eta erantzukizunak. Ondokoak direla-eta sortu dira fundazio horiek: Encarnación eliza eta komentua, Buen Suceso, Descalzas Reales, Atochako Errege Basilika, Santa Isabel, Loretoko eliza eta ikastetxea, San Lorenzo de El Escorialgo monasterioa, Burgosko Las Huelgas monasterioa, Burgosko Errege Ospitalea, Tordesillasko Santa Clara komentua, Aranjuezko San Pascual eta Toledoko Doncellas Nobles ikastetxea. Gobernu eskubideei demanioaren eraentza aplikatzen zaie, herri jabariko ondasunei berez dagokien zerga salbuespena lortzeko erakundeontzat eta horien ondasunentzat. Horrexetan datza, beraz, eskubideok demanio eraentzaren bidez aurautzearen arrazoia, eta ez hainbeste demanio ondasunen gehiegiko babesak erakundeoi dakarkien onuran. Ondasunen gehiegiko babesa lortzeko, kultur fundazio pribatuen berezko eraentza aplikatu beharra dago (Araudiaren 50 eta 51. art.ak).

D) Estatuaren aberastasuna suspertzeari loturiko ondasunak. Meatzeak Bada herri jabarian beste ondasun mota bat —harritzekoa izan arren— autonomi erkidego eskudunak eta estatua ukitzen dituena. Kode Zibilak 339. artikuluan jaso ditu ondasun horiek: «… estatuaren jabetzakoak izanik, estatuaren aberastasuna suspertzeari loturiko ondasunak dira»; 339.ak berak aipatu ditu «meatzeak, horien emakidarik ematen ez den bitartean».


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu