Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 47

HERRI JABARIA

47

aprobetxamendurako nahiz erabilpen orokorrerako beste herri lanak aipatu izan ditu. Berezko demanio ondasunak mugatzeak ad limite mahaigaineratu du arazo hau: estatuaren lurraldeko itsasondoa eta aireko espazioa ere multzo horretan sartu behar ote diren. Berezko demanioan daude geroago aztergai izango ditugun itsasoko eta lurreko urak. Berezko ondasun gisa sailkatu da itsasondoa, Konstituzioaren 132. artikuluak eta Itsasertzei buruzko 1988ko uztailaren 28ko Legeak, bi-biek, herri jabariko ondasuntzat hartu dutelako. Gai hori itsas demanioa aztertzean ikusiko dugu. Antzeko arrazoiak erabil daitezke aireko espazioa berezko demanioan sailkatzeko, kontutan hartzekoak baitira, hala hirigintzan eraikitzeko dauden mugak (altueraren mugak), nola lurgain askatasuna eta lurgainaren erabilera orokorra. Alabaina, Aireko Nabigazioari buruzko 1960ko uztailaren 21eko Legeak estatuaren subiranotasun eskubidea soilik baieztatu du; hala izanik, subiranotasun eskubide hori estatuari nazio lurralde osoaren gain dagokion eskubidearen modukoa da. Hainbatenaz, legeak emaniko konponbidea Frantziako jurisprudentzian mamitu denaren aurkakoa da (C.C., 1931ko maiatzaren 24koa, Thireaulltt; eta C.C. 1930eko maiatzaren 27koa, Cie AÊrienne Française).

B) Herri zerbitzuari loturiko ondasunak Espainiako Zuzenbideak ulerkera bi eskaini ditu: hertsia hasierakoa eta zabalagoa hurrengoa. Kode Zibilak nagusiarazi zuen hasierako ulerkera. Horren arabera, muga bi ditu herri zerbitzuari loturiko jabari ondasunen kontzeptuak: a) Titulartasunari buruzko muga: herri zerbitzuei loturiko ondasunak aipatzean, estatuaren jabetzako ondasunez bakarrik ari da, eta ez toki erakundeen jabetzakoez (339.2 eta 344. artikuluak). b) Lotura sortzen duen herri zerbitzuari buruzko muga: Kode Zibilak estatuaren defentsaren herri zerbitzuei loturiko ondasunak baino ez ditu jaso eta Italiako Zuzenbidearen antzera, bazter utzi ditu, nonbait, eraikinak eta kuartelak. Horixe ondorioztatzen da 339. artikuluaren zerrendatik. 339.ak ez du analogiara jo eta ondokoak baino ez ditu jaso: ÂŤharresiak, gotorlekuak eta lurraldea defendatzeko gainontzeko herri lanakÂť. Halatsu jokatu du 341. artikuluak ondasunen jaregitea arautu duenean, ondasuna erabilera orokorretik edota lurraldea defendatzeko beharrizanetatik jaregitea soilik aipatu duelako (ez du beste herri zerbitzurik aipatu).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.