Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 46

46

RAMÓN PARADA

Legeria horretara jo beharra dago, beraz, ondasunak herri jabarikoak diren ala ez jakiteko. Guztiarekin ere, ondasunak herri jabarikoak izateko, ez da nahikoa legeek ondasun zein gauzak herri jabariko ondasun moduan adieraztea. Bestela esanik, ondasunon titularra erakunde publikoa izateaz gain, ondasunak herri helbururen bati loturik egon behar du, hau da, estatuaren aberastasuna suspertzeari edo herri zerbitzu eta erabilerei. Jabari ondasunak sailkatzeko, ondasunok herri helburuei lotzeko modu desberdinak aztertu behar dira. Horrezaz gain, kalifikazio hori azken-azken probarekin egiaztatu behar da; hori dela eta, Administrazioaren ondare ondasunei dagokiena baino eraentza gehiegikoagoa aplikatzen zaio ondasunari. Ikusiko dugunez, badira demanio kalifikazioa jaso arren, herri eraentzarekin ezelango elkarrekikotasunik ez duten ondasunak (meatzeak) edota jabetza pribatuen kalifikazioak, hain zuzen, herri jabariaren gainerako ondasunen antzeko eraentza juridikoa dutenak (erkidegoan dauden auzo mendien kasua). Kasu batzuetan, destinoa aintzat hartzen da, herri jabariko ondasunak sailkatzeko. Sailkapen hori erabilgarria da, horren arabera hainbat eraentza juridiko aplikatzen direlako. Edozein modutara ere, gogoan izan behar da ondasun batzuek helburu desberdinak dituztela. Ondasun horiek eginkizun anitzekoak dira. Hori da, berbarako, uren kasua. Adibide modura, ondoko herri erabilerei loturik daude urak: batetik, bainatzeari, arropa garbitzeari eta nabigatzeari; bestetik, estatuaren aberastasunari, ura energia elektrikoa ekoizteko edota ureztatzeko erabil dadin.

A) Herri erabilerari loturiko ondasunak Kategoria horretara biltzen dira, lehen-lehenik, berez demanio ondasun gisa kalifikatzen diren ondasunak, hots, legeak ezarritako baldintza fisiko batzuk dituztenak. Etsenplu modura, honakoak dira ondasun horiek: ibaiak; uharreak; itsasondoak; hondartzak; arradak (Italiako doktrinak nahitaezko demanioan sailkatzen ditu horiek guztiak); eta, bukatzeko, gizakiak eginikoak izanik, herri erabilerari artez-artez loturiko ondasunak, besteak beste, bideak, kanalak, portuak eta zubiak (Kode Zibilaren 339 eta 344. art.ak). Toki legeriak herri erabilerako ondasunak zehaztu ditu eta honela zabaldu du horien zerrenda: bideak; plazak; kaleak; pasealekuak; parkeak; urak; kanalak; zubiak eta aprobetxamendurako edo erabilpen orokorrerako herri lanak, horien gaineko polizi eginkizuna eta horiek artatzea toki erakundearen eskumena denean (apirilaren 18ko 781/1986 Testu Bateginaren 74. art.). Goragoko zerrenda hori ez da itxia, ereduzkoa eta irekia baino; izan ere, Kode Zibilak jaso ditu antzeko beste ondasun batzuk ere, eta toki legeriak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu