Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 39

HERRI JABARIA

39

Orobat, ohartarazi zen gehiegikoa zela ondasun erabat desberdinek eraentza bera izatea. Horrenbestez, ezin dute eraentza bera izan hiritar guztien erabilerari loturiko ibaiak eta funtzionario batek erabiltzen duen aulkiak, nahiz eta herri erabilerari edo zerbitzuari loturik egon. Edu berean, agerian utzi zen herri jabariaren eta jabari pribatuaren eraentza juridikoak ez direla zurrun-zurrunak; bada, herri jabariko ondasun guztiak ez daude eraentza beraren menpe eta herri jabariko ondasun batzuei ere Zuzenbide erkidearen gehiegikeriak aplikatzen zaizkie. Hainbatenaz, ahalak eta leherrak egin ziren Administrazioaren herri jabariko ondasunen eta jabari pribatukoen bereizketa zorrotza baztertu eta, ordainetan, ÂŤdemaniotasunaren eskalaÂť jartzeko. Eskala horretan, teorian behintzat, Administrazioaren ondasunak euron demaniotasun mailaren arabera antolatuko lirateke (DUGUIT). Hala ere, duda-mudatan ibili eta konponbide pragmatikoak aurkitu eta gero, Frantziako jurisprudentziak (Estatuko Kontseiluak eta Gatazken Auzitegiak) hurrengo baldintzak aintzat hartu ditu, herri jabaria definitzeko: lehenik, ondasuna herri zerbitzu edo erabileraren bati loturik egotea; bigarrenez, ondasunak herri zerbitzurako edo erabilerarako egokitzapen berezia izatea. Egokitzapen hori ondasunen izaeraren bidez lor daiteke; bestela, ondasuna bereziki moldatu behar da. Bigarren baldintza horri ekinez, herri jabaritik eta horrek dakarren gehiegiko babesetik kanpo gera litezke, adibidez, Administrazioaren bulegoetako altzariak, nahiz eta herri zerbitzuari loturiko ondasunak izan. Bi baldintza horiek ageri dira Kode Zibilaren Eraldaketako batzordeak herri jabariari buruz emaniko definizioan: ÂŤHerri jabaria kolektibitateen eta establezimendu publikoen ondasun multzoa da eta multzo horretan sartzen dira, bai erabiltzaileek zuzenean erabil ditzaketen ondasunak, bai herri zerbitzuari loturikoak. Hala eta guztiz ere, azken kasu horretan, ondasunek modu esklusiboan egokiturik egon behar dute herri zerbitzuen berezko helbururako. Batzuetan, ondasunen izaera bera aski da egokitzapen hori lortzeko; beste batzuetan, ostera, bereziki moldatu behar dira ondasunakÂť.

B) Italiako Zuzenbidearen demanio kontzeptu murritza Italian, Frantziako Zuzenbidean gertatu aldera, legegileak berak bereizi ditu Administrazioko jabari ondasunak eta ondare ondasunak (il demanio eta il patrimonioaren arteko bereizketa). Kode Zibilaren 822. artikuluan eta ondorengoetan jaso du bereizketa hori. Italiako eta Frantziako zuzenbideen arteko beste desberdintasun garrantzitsu bat hauxe da: Italian, herri jabari kontzeptua ez da Frantzian bezain zabala. Demanio ondasunak herri helburuetarako destinatzen diren ondasunak dira, baina, halakoetan, helburu horiek ondasunen erabileraz bete behar da


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu