Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 36

36

RAMÓN PARADA

público, Madril, 1980; SÁNCHEZ BLANCO: La afectación de los bienes de dominio público, Sevilla, 1979.

1. HERRI JABARIAREN ETA JABARI PRIBATUAREN ARTEKO BEREIZKETA. ZUZENBIDE KONPARATUA Kolektibitate publikoen ondasunak herri jabarikoak eta jabari pribatukoak izan daitezke. Frantziako jatorria duten sistema juridikoetan (besteak beste, Espainiakoan), zabaldu dira bereizketa hori eta ondasun batzuei eta besteei dagokien eraentza juridiko desberdina. Bereizketaren oinarriak hauexek dira: ondasunen babes sistema desberdinak eta horiek erabiltzeko moduak. Ikusi berri dugunez, Espainiako Zuzenbidean oinarrizko eraentza juridikoak gehiegiko babesa eman dio Administrazioaren ondasun orori. Horrela izanik, hein handi batean, ezerezaren pare geratzen da herri jabariko ondasunen eta jabari pribatuko ondasunen arteko bereizketa. Nolanahi den ere, herri jabariko ondasunak jabari pribatukoak baino gehiago babesten dira. Herri jabariko ondasunak babesteko eraentza publikoa ondare ondasunen eraentza baztertu gabe aplikatzen da, baina lehentasuna du horren gain. Oinarrizko eraentza edo ondare ondasunen eraentza hori herri jabariko ondasunen eraentzaren sorosle da (Nazio Ondareari buruzko Legearen Araudiko 11. art. eta martxoaren 18ko 485/1987 Errege Dekretua). Hortik dator Administrazioaren ondare ondasunen (ondasun pribatuen) eta herri jabariko ondasunen arteko bereizketa jorratzearen garrantzia. Azken horien babesa erabat gehiegikoa da eta erabilpena, bestalde, oso arautua. Administrazioaren ondare ondasunei —deitura hori desegokia izan arren— oinarrizko eraentza aplikatzen zaie; izatez, oinarrizkoa da eraentza hori, baina, aldi berean, gehiegikoa, jabetza pribatuko ondasunen eraentzaren ondoan. Hortaz, lehenengo kapituluan aztertu bezala, Zuzenbide publikoaren arauek eraentzen dituzte ondare ondasunak. Gisa berean, ohartaraztekoa da Alemaniako Zuzenbidean ez dutela herri jabari adierazmoldea ezagutzen, nahiz eta Frantziako eragina duten Europako herrietan oso ezaguna izan. Haatik, Alemanian antzeko konponbideak aurkitu dituzte, ondasunen jabetza pribatua eta ondasunok herri helburuei lotzea baterakor bihurtzean. Erromako Zuzenbidearen res publicae deiturikoan agertzen dira herri jabariko ondasunak, hau da, demanio ondasunak —edo jabari ondasunak, doktrinaren adierazmolde desberdinak kontutan izanik—. Adierazmolde horren bitartez, ondasun batzuen berezko eraentza juridikoa adierazi nahi izan zen, eraentza horren barne preskribaezintasun eta besterenduezintasun arauak sartzen zirelarik. Res publicae deritzenen artean, res publicae in uso publicoak gailentzen dira, hots, herri erabilerari edo guztien erabilerari loturiko gauzak (kaleak, plazak, koliseoak, kasurako). Res publicae in uso publico horiek


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu