Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 32

32

RAMÓN PARADA

Edonola izanik, eta Administrazioarekiko auzibidea alde batera utzirik, laidotuak ondokoak azal ditzake jurisdikzio zibilean: jabetzari buruzko behin betiko arazoa; botatzearen kasuan, errentamendu eskubideak indarrean dirauen ala ez zehaztea. Horixe adierazi du Administrazioarekiko Auzibide Jurisdikzioari buruzko Legearen 2. artikuluak, jurisdikzio arruntari erreserbatu baitizkio esparru zibileko arazoak. Hari berekoa da Epai Botereari buruzko 1985eko Legearen 22. artikulua, eskumen esklusiboa esleitu diolako jurisdikzio zibilari, eskubide errealen eta ondasun higiezinen errentamenduaren alorretan. Hau da jurisdikzio zibilaren aldeko beste argudio bat: jabari gainontzekotzak premiamendu prozeduran jaso dira (Zergei buruzko Lege Orokorraren 136. artikulua eta Aurrekontuei buruzko Lege Orokorraren 34. artikulua. Ondorenez, Administrazioak ezin du jabariaren gaineko titulartasunik erabaki, ez ebatzi administrazio bidean. Behialako jurisprudentziari dagokionean, honela dio Auzitegi Gorenak 1975eko maiatzaren 31ko epaian: «… izaera zibileko arazoetan eskubide pribatuak aztergai direnean (finka baten jabaria kasurako), auzitegi zibilak dira eskudunak arazo horiek ebazteko, nahiz eta arazook gobernu izaerako iturburua izan, arazoaren aurretiko espedienteak Administrazioak eskumen osoz ebatzi, edo alderdiren batek herri intereseko arrazoiak azaldu». Jurisdikzio zibilari eginiko erreserban oinarriturik, norbanako laidotuak egikari ditzake edukitza egoera berriaren aurkako akzio adierazleak edo erreibindikazio akzioak —horrelaxe deritzo Administrazioak egoera horri—. Norbanakoak akzio zibila egikaritu ohi duenez, jabetzaren inguruko Zuzenbide zibilaren berezko epeak aplikatzen dira, akzioa egikaritzean; ez ordea, administrazio bidean aurkaratzeei dagozkien epe luzaezinak.

9. ENBARGAEZINTASUNA Enbargaezintasunak buru ematen dio Administrazioaren ondasunen babesari. Arau horrek ondokoa agertarazten du: epaileen gisako ahalmen gehiegikoak erabiltzen ditu Administrazioak, bere ondare ondasunak defendatzeko, eta judizioko akzioek ez dituzte ondasunok ukitzen. Judizioko akzioak ez du zer eginik administrazio ondasun eta eskubide ororen enbargaezintasunaren aurka. Enbargaezintasunaren arauak tradizio luzea izan du Herri Ogasunaren Administrazioari eta Herri Ogasunaren Kontabilitateari buruzko legeetan. Gaur egun, Estatuaren Ondareari buruzko Legeak 18. artikuluan arautzen du enbargaezintasuna: «Auzitegiek ezin dute eman estatuaren ondare ondasun, eskubide, errenta, fruitu edota ekoizkinak enbargatzeko probidentziarik, ez eta horiek exekutatzeko manamendurik, eta kontutan hartu behar da Aurrekontuei buruzko Legea». Aurrekontuei buruzko Legearen esanetan, oro har,


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.