Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 30

30

RAMĂ“N PARADA

eta urtebete igaro behar ukanduna edukitzaile bihurtzeko. Epe hori igaro arte, ukanduna ez da edukitzaile izango, usurpatzaile baizik; beraz, mugaketaren kasuan gertatu aldera, ukandun horrek ez du izango zer defendaturik (Kode Zibilaren 460.4. art.). Ulertzekoa denez, Administrazioak du edukitza berreskuratzeko ardura — betearazpen fasean gaude—, eta edukitzaz gabeturiko norbanakoak ezin du horren aurkako interdikturik egikaritu (Estatuaren Ondareari buruzko Legearen 8. art.). Bistan da zenbait baldintza bete behar direla interdiktu horiek alboratzeko: lehenengo eta behin, eskumen eta prozedura arauak errespetatu beharra dago; bigarrenez, Administrazioak urtebeteko epean egikaritu behar du edukitza itzultzeko ahalgoa, usurpazioaren unetik beretik zenbatuta. Baldintzok bete ezean, epaile zibilak edukitzaz gabeturiko norbanakoa defendatu behar du eta edukitza itzuli behar dio, baldin eta horrek kasuan kasuko interdiktua egikaritzen badu.

F) Administrazio botatzea Prozesu zibil berezia da botatzea. Horren bidez, ondasun higiezinaren jabeak ondasunaren edukitza berreskuratzen du. Horrela izateko, hutsaldu edo deuseztatu behar da gainontzekoen edukitza legebidezkotzen duen errentamendu titulua. Botatzearen ondorioz, edukitzaileari edukitza kentzen zaio. Edukitza hori, gehienetan, errentamendu tituluaren bidez legebidezkotzen da. Interdiktuen kasuan, ostera, titulurik gabe okupatzen da ondasuna. Ondasunak herri jabarikoak direnean, Administrazioari dagokio, besteak beste, Administrazioaren emakida kontratuak erakarritako emakiden hutsalketa, deuseztapena eta iraungitasuna adieraztea. Halaber, Administrazioak du okupatzaileak egozteko eskumena, horiek euren borondatez edukitza utzi ez badute. Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiak berariaz aintzatetsi die toki korporazioei botatze ahalmena, toki erakundeen herri jabariko ondasunen nahiz auzo ondasunen gaineko eskubideak azkentzen direnean. Eskubide horiek baimen, emakida eta antzeko tituluen nahiz okupazioaren bidez eratzen dira. Herri jabariko ondasunen gaineko eskubideez ari garenez, ulertzekoa da botatzea xedatu, kalteordainak finkatu eta egozpena aurrera eramateko eskumena eta prozedura administrazio izaerakoa eta sumarioa izatea. Ulertzekoa da, orobat, toki korporazioen eskumen esklusiboak gainerako erakundeen esku-hartzea eragoztea, bai eta auzitegi arruntek akziorik eta errekurtsorik ez onartzea, Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legeak jasotako kasuetan izan ezik (120.etik 122.era bitarteko artikuluak).


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.