301 c) Orobat, zerga hori ordaindu behar dutenek Espainiako histori ondareko ondasunetan dohaintza hutsak egin dituztenean estatuaren nahiz gainerako erakunde publikoen mesedetan, zergadun horiek eskubidea dute eurek ordaindu behar dutenetik dohaintzaren 100eko 20 kentzeko. Taxu berean, dohaintzak egin direnean estatuko organo eskudunek ongintza zein herri onurako erakunde gisa sailkaturiko establezimendu, erakunde edota fundazio nahiz elkarteentzat —erakunde horiek fondoak erabakitzeko aldi baterako erakundeak izan arren—, kenkari bera erakartzen dute dohaintza horiek. Beste alde batetik, establezimendu, erakunde, fundazio edo elkarte horietako patronatuburu, lege ordezkari nahiz egitatezko kudeatzaileak dohaineko karguak izaten dira, eta kontuak eman behar izaten dizkiote babesgo egokiari. Kenkari horren oinarria ezin daiteke izan zerga oinarriaren 100eko 30 baino handiagoa. d) Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek eskubidea dute portzentaia jakin bat kentzeko euren kuota likidotik (kuota likido hori ezarpen bikoitzaren ondoriozko kenkarietan, kuota osoa urritzearen emaitza izaten da); beste zenbaitetan, portzentaia hori Sozietateen gaineko Zergari buruzko Legearen 25. artikuluak aipaturiko hobarietatik ken dezakete. Edonondik begira dakiola ere, portzentaia kultur intereseko adierazpena duten ondasunak eskuratu, artatu, konpondu, zaharberritu, zabaldu nahiz erakusteko erabili diren zenbatekoen gainekoa izaten da. e) Edu berean, sozietateen gaineko zergari dagokionez, zerga oinarriak ezartzerakoan, Espainiako histori ondarea osatzen duten ondasunen dohaintza hutsak hartu dira lortutako etekin osoetatik kentzeko moduko partidatzat; horretarako, dena den, dohaintza horiek norbanakoen dohaintzen inguruan aipaturiko baldintzetan egin behar dira. Kasu horretan ere, kenkaria ezin daiteke izan zerga oinarriaren 100eko 30 baino gehiago. f) Inbentarioan sartu diren edo kultur intereseko adierazpena izan duten ondasun higikorren inportazioek ez dute tributurik ordaindu behar. Ondasun horien jabeek inportazioa egitean aurkezturiko eskabideak eten egiten du zerga zorra. g) Oinordetzaren, ondarearen eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen ondoriozko zorra ordain daiteke, histori ondareko ondasunak emanda.
15. AHALGO ZEHATZAILEA Histori ondarearen inguruko arauketari buru emateko, arlo horri buruzko legeriaren urratzeak zigortuko direla bermatzeko teknikak ezarri dira. Lehendabizi, zigor teknika erabili da, eta gero, modu orokorragoan, administrazio zehapenak azaldu dira.