Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 29

ADMINISTRAZIOAREN ONDASUNAK. OINARRIZKO ERAENTZA

29

horren arabera, Erregistroko idazpenak epaile eta auzitegi zibilen babespean daude; orain, ordea, ÂŤzedarriketa onesten duen ebazpena titulu nahikoa da zedarriketa horren kontrako erregistro egoerak zuzentzeko. Ebazpen hori erabilita, orobat, Administrazioak ondasunak inmatrikula ditzake egoki deritzonean, ebazpena horretarako titulu nahikoa da etaÂť. Abelbideei buruzko martxoaren 23ko 3/1995 Legeak zabaldu egin du eraentza hori eta autonomi erkidegoek zedarrituriko abelbideak ere eraentza horren menpe jarri ditu (8. artikulua.).

E) Edukitza itzultzea Administrazioak zuzenean berreskura dezake behar ez den moduan galdutako ondasun nahiz eskubideen gaineko edukitza. Ahalgo hori Estatuaren Ondareari buruzko Legeak aintzatetsi dio (8. artikulua), baita toki legeriak ere (Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiaren 70. artikulua). Administrazioak urtebeteko epean berreskuratu behar du ondasun eta eskubideen edukitza, horiek usurpatu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe hori igarotakoan, auzitegi zibiletara jo behar du. Ahalmen horri edukitza itzultzea edota interdictum propium ere baderitzo eta, horren bidez, Administrazioaren ondasun oro babesten da. Gainera, zuzena ez bada ere, Administrazioak ez du auzitegi zibiletara jo beharrik, jabari pribatuko ondasunen kasuan. Ondasunok herri jabarikoak direnean, berriz, areagotu egiten da Administrazioak horiek berreskuratzeko duen ahalgoa, ondasunok zuzenean berreskuratzeko akzioa noiznahi egikari dezakeelako. Mugaketaren arauketa korapilatsuaren aldean, administrazio interdiktua labur-labur arautu da, prozeduraren aitzin-gibelez kezkatu gabe. Urritasun horren aurka, Estatuaren Ondareari buruzko Legearen Araudiak honela jokatu du: batetik, lehenago azterturiko bultzagarriak jaso ditu usurpaturiko ondasunen ikerketa errazteko, hala nola, salatzailea saritzea; bestetik, ordea, Administrazioak, erabakia betearazi baino lehen, ustezko usurpazio hori uzteko eskatu behar dio usurpatzaileari. Judizio izaerako ahalmena egikaritzeko behar diren judizio bermeak gogoan izanik, aurreikuspen horiek urri gertatzen dira. Horrexegatik beragatik, ulertu beharra dago Administrazioak kasuan kasuko prozedura instruitu behar duela. Prozedura horretan, agiri bidezko frogak aurkeztu ez ezik, entzunaldi nahiz defentsa tramitea ere onartu behar dio edukitzaileari. Hauek dira eskakizun horien arrazoiak: lehenik, bada kidetasunik edukitza itzultzeko ahalmenaren eta mugaketaren artean; bigarrenik, Administrazio zuzenbidearen printzipio orokorrak aplika daitezke. Presazko kasuetan, tramiteak laburrak izaten dira. Administrazioak ezin ditu tramite horiek inola ere baztertu, nahiz


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.