296 higiezinak, hala kultur intereseko ondasunak arriskuan jartzen dituztenak. Taxu berean, udalek erabaki dezakete ondasun horiek derrigorrean desjabetzea, baina desjabetu aurretik euren asmoa jakinarazi behar diote Administrazio eskudunari (37.3. art.). Espainiako histori ondareko ondasunak erakunde publikoei eskualdatzea errazteko bigarren bidea Administrazioari eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak eratxikitzea izan da. Gai horren inguruan, arau hauek bete behar dira: a) Kultur intereseko adierazpena duen edo inbentarioan inskribatuta dagoen ondasunen bat besterendu nahi duenak asmo hori erakunde eskudunari jakinarazi behar dio, besterentzearen prezioa zein baldintzak adierazita. Edu berean, enkantegileek nahikoa aurrerapenarekin jakinarazi behar dituzte histori ondareko ondasunen bat besterentzeko egingo dituzten jendaurreko enkanteak. b) Jakinarazpena egin eta hurrengo bi hilabeteetan, Administrazioak eroslehentasun eskubidea egikari dezake, bai berarentzat, bai ongintza erakunderen batentzat eta bai Zuzenbide publikoko erakunderen batentzat ere. Eskubidea egikarituz gero, Administrazioak besterentzea egin nahi duenarekin hitzarturiko prezioa ordaindu behar du —edota, hala behar denean, erremate prezioa—, bi ekitaldi ekonomiko igaro baino lehen; dena den, Administrazioak interesatu horrekin beste ordainketa modu bat hitzar dezake. c) Besterentzea egiteko asmoa behar bezala jakinarazi ez denean, estatuko Administrazioak atzera-eskuratze eskubidea egikari dezake, eroslehentasun eskubidea egikaritzeko baldintza berberetan. Horretarako, Administrazioak sei hilabeteko epea izango du, besterentzea egin dela sinesgarriro dakienetik zenbatzen hasita. d) Aurreko idazatietan estatuko Administrazioa aipatzen den arren, Administrazio horren kanpoko erakunde eskudunek ere eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak modu berean egikari ditzakete ondasun horien gain. Hala eta guztiz ere, estatuko Administrazioaren eskubideak lehentasuna izaten du, ondasunak estatuaren museo, artxibo nahiz liburutegi baterako eskuratu nahi direnean (38. art.).
12. ARKEOLOGI ONDAREA Legearen V. tituluak arkeologi ondarea Espainiako histori ondarearen osagai gisa definitu du. Ondare hori osatzen dute ÂŤarkeologiako metodologia erabilita azter daitezkeen historia izaeradun ondasun higiezin eta higikorrek, ondasunok lurretik aterata egon zein ez, eta lur gainean nahiz azpian, lu-