Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 288

288 4. Lorategi historikoetan eta monumentuen fatxada nahiz estalkietan, ezin jar daiteke merkataritzako publizitaterik, edota ikusteko moduko kable, antena nahiz hodi orokorrik. Gisa berean, debekatuta dago ondasun higiezinen izaera aldatzen duten edo ondasunok begiratzea oztopatzen duten eraikinak egitea (19.3. art.). Ondasun higikorrei gagozkiela, horien eraentza arrunta estatuko inbentario orokorrean sarturiko ondasunena da, esan genuen moduan. Direnak direla, ondasun horiek kultur interesa dutela adierazi denean, ondasunok ondasun extra comercium bihurtzen dira, Kode Zibilak ezarritako esanahian (1271. art.). Horrenbestez, kultur intereseko adierazpena duten ondasun higikorrak ezin daitezke kostu bidez nahiz dohainik eskualdatu, ezta norbanakoei zein merkataritzako erakundeei laga ere (gauza bera gertatzen da elizako erakundeen ondasunekin, legeak zuzenean eta inolako adierazpen formalik gabe hartu baititu ondasun horiek kultur intereseko ondasuntzat). Kultur intereseko ondasun higikorrak, bada, estatuari, Zuzenbide publikoko erakundeei nahiz eliza erakundeei bakarrik eskualda edo laga dakizkioke. Ondasun horiek preskribaezinak dira eta eurei ezin dakieke inoiz aplikatu Kode Zibilaren 1955. artikulua. Horren guztiaren azken ondorioz, ondasun horiek esportaezinak dira (28. art.).

8. KULTUR INTERESEKO ADIERAZPENAK DAKARTZAN HIRIGINTZA ONDOREAK Kultur intereseko adierazpena jaso duten ondasun higiezinei ekinez, ondasunok kategoria horretan sartzearen ondorerik garrantzitsuena ondokoa da (kategoria hori horrexegatik aplikatzen zaie, batik bat, ondasun higiezinei): ondasunon kokaleku den udalerriak Babespen Plan Berezia egin behar du, adierazpenak ukituriko aldea zaintzeko. Gainera, plan hori ez egiteko aitzakia gisa, ezin daiteke aipatu babesarekin bat ez datorren aurretiazko plangintza dagoenik, ezta aldez aurretiko plan orokorrik ez dagoenik ere. Plan berezi hori onesteko, kultur ondasun ukituak babesteko eskumena duen Administrazioak horren aldeko txostena eman behar du. Plana aurkeztu eta hurrengo hiru hilabeteetan Administrazio horrek ezer adierazten ez badu, txosten hori plana onestearen aldekoa dela ulertuko da (16/1985 Legearen 20.1. art.). Nondik-nahi begira dakiola ere, eraikinetan zein toki doituetan herri erabilerak instalatzerakoan, erabilera batzuek lehentasuna izaten dute beste batzuen gain, eta planak lehentasun hurrenkera hori ezarri behar du, lehen-lehenik. Horrez gain, birdoikuntza integratua egiteko gai izan daitezkeen aldeak ere mugatu behar ditu, alde horietan bizitzeko gunea nahiz jarduera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.