Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 283

283 ren bidez. Horretara, kultur ondasunek osatzen duten kategoria horrek gauzen edukitzarekin zerikusirik izan ez arren, artapen nahiz susperketaren inguruko eraentzaren aginduak bete beharko ditu. Dena den, kultur interesaz gain, gauzak bestelako interes babestuak izan ditzake (batik bat, interes ekonomikoak) eta, horren ondorioz, bi interes horien eraentzen arteko elkarjotzeak sor daitezke. Edonola ere, elkarjotze horiek konpontzean, lehentasuna eman behar zaio atsegin kolektiboari, ekonomia-ondare erabilpenen gain. Horren harira, Victor Hugok teknizismo juridiko guztiak bazter utzi eta zuhurtasunez azaldu zuen ondokoa: «… eraikin batean bi gauza bereiz daitezke: beraren erabilpena eta beraren edertasuna. Erabilpena jabearena da; edertasuna, ordea, guztiona. Hori dela eta, jabeak ez du eraikina suntsitzeko eskubiderik». Kultur ondasunen kategoria onartzen dutenek, bestalde, kategoria horretan sartzen dituzte titulartasun publikoa duten ondasun historikoak (ondasunok herri jabaritik atera eta gero). Horrez landa, autore horiek azpimarratu dute titulartasun publikoko kultur ondarearen eta demanioaren artean loturarik ez dagoela defendatzea, ezbairik gabe, jokabide zentzuzkoa dela, demanioaren eraentza juridikoak ez baitu per se bermatzen kultur ondarearen artatze zein suspertze eginkizunik. Are gehiago, herri jabarian sartutako kultur ondasuna helburu horiekin bateraezinak diren herri erabilera nahiz zerbitzuei, edota demanio erreserbaren antzeko formulei lotuta gera daiteke, eta formula horiek behaztopa egin diezaiokete hiritarren atsegin estetikoari (PRIETO DE PEDRO). Beste alde batetik, histori ondarea osatzen duten ondasun pribatuak ezin daitezke behar bezala azaldu administrazio mugapenen teknika erabilita; egin-eginean ere, teknika horiek esku-sartze publiko negatiboak bakarrik azaltzen dituzte, baina ez izaera positiboa dutenak. Azken finean, ondasun horien eraentza juridikoa eraentza sui generis da. Gehienetan, eraentza hori bikoitza izaten da (ondasunen euskarri materiala publikoa zein pribatua izan daitekeenean), eta beraren muina ez da «gauza»ren edukitzari lotutako eraentza, ezpada «atsegin kolektiboari lotutako ondasun espiritualak izateari lotutakoa. Horrenbestez, ondasun horiek dituztenek atsegin hori ahalbideratu behar dute, gauza horietatik atera ditzaketen gainerako erabilpen baterakorrez gain. Ulerkera hori esan gabe doa Konstituzioaren 46. artikuluan; artikulu horrek, azaldu bezala, herri botereei eman die kultur ondarearen artapen nahiz susperketa bermatzeko agindua, ondare horren eraentza juridikoa nahiz titulartasuna kontutan izan gabe» (PRIETO DE PEDRO).

6. KULTUR INTERESEKO ONDASUNAK


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.