Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 282

282 niko lanen kasuan, hiru ale badaudelako presuntzioa ezarri da. Taxu berean, ondare horren barne sartzen dira filme zinematografiko, disko, argazki, ikus-entzunezko material eta antzekoen argitaraldietako aleak, euren euskarri materiala edozein izanda ere, baldin eta herri zerbitzuetan ez badaude horien hiru ale baino gehiago edo, filme zinematografikoen kasuan, bat baino gehiago (50. art.).

5. IZAERA JURIDIKOA Kultur ondarea osatzen duten ondasunen izaera juridikoari helduz, lehendabizi esan behar da legeak ez duela adierazi ondasunen kategoria oso hori herri jabarian sartu behar denik (ur zein meatzeak, ordea, sartu egin ditu). Alderantziz, mendi edo lurzoruaren jabetzarekin gertatu den bezala, ondasun horiek —publikoak nahiz pribatuak izan— herri intereseko hamaika betebeharri lotuta geratu dira legearen aginduz. Ondasunaren titularra erakunde publikoa denean, ondasun hori demaniokotzat jotzeko behar diren bi osagai erabakigarriak agertzen dira: batetik, ondasunaren titulartasuna publikoa izatea eta, bestetik, ondasun hori herri zerbitzuko helburuei lotuta egotea. Zernahi gisaz, lehenengo osagaia falta denean sortzen da arazoa, hots, ondasunaren titulartasuna pribatua denean. Halako kasuetan, ondasuna pribatua dela ulertu behar ote da?, ala herri zerbitzu nahiz helburuari lotuta dagoenez, demanioko ondasuna dela jo behar ote da? Guk PRIETO DE PEDROren iritziari ekingo diogu eta, berak ohartarazi duen moduan, Espainiako autoreak bat datoz honetan: kasu hori jabetza pribatuaren ulerkera erromatarrak izandako porrotaren lehen eredua da, alegia, jabetza hori ukitzen duen gizarte eginkizunak eragindako porrotarena. Horrez gain, Italiako ZANOBINI eta CANTUCCIk adierazi dute ondasun horien eraentza azaltzeko modu bakarra, agidanez, demaniotasun eta jabetza pribatuaren arteko kategoria berria asmatzea dela: herri intereseko ondasunak. Direnak direla —GARCÍA DE ENTERRÍAk gure artean zabaldu duen bezala—, Italiako autorerik oraintsuenekoek (GIANNINIk, PALMAk) kultur ondasunaren kontzeptua kaleratu dute. Kontzeptu horren bidez azaltzen da euskarri fisiko beraren gain (gauzaren gain) Zuzenbidearen babesa duten hainbat interesek izan dezaketela eragina, besteak beste, kultur interesak. Interes hori atsegin kolektiboari lotutako ondasun ez-material eta eskuraezina denez, berarekin kategoria juridiko homogenoa osatu da, gauzaren edukitza eraentzatik at. Gainera, atsegin kolektiboa lortzeko nahitaezkoa denez kultur ondasunak artatu nahiz suspertzea, herri botereei artapen zein susperketa horiek bermatzeko adina ahalmen eratxiki behar zaizkie, eraentza juridiko baterakoia-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu