Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 27

ADMINISTRAZIOAREN ONDASUNAK. OINARRIZKO ERAENTZA

27

harira, norbanako salatzaileei saria jasotzeko eskubidea aintzatetsi zaie honako arauen arabera: a) Salatzaileak aurkezturiko salaketa onartzeko, salatzaileak gastuen zenbatekoa aurreratu behar du eta kopuru hori behar bestekoa izan behar da (Estatuaren Ondareari buruzko Legearen 10. artikulua eta Toki Korporazioen Ondasunen Araudiari buruzko 47. artikulua). b) Ikerketa espedienteak jendaurreko txostena eta frogaldia abiaraztea dakar; frogaldi horretan, kasuan-kasuan, lekukoen froga nahiz perituen eta agirien bidezko froga egin daitezke. c) Ikerketa akzioa egikaritu dutenei, sari gisa, ondokoa dagokie, ondasuna saltzean: salmenta prezioaren 100eko 10. Ondasuna saldu ez bada, salatzaileei perituek tasatutako balioaren 100eko 10 ordaintzen zaie.

D) Mugaketa Kode Zibilaren 384. artikuluan eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 2061. artikuluan arauturik daude, hurrenez hurren, mugaketa eskubidea eta actio finium regundorum deiturikoa. Artikulu horiek baieztatu dute jabeek euren jabetza mugatzeko duten eskubidea. Lehenik, jabeek jabetzak mugatzen dituzte eta gero jabetzok mugarri edo mojoien bidez ikusarazten dira, mugarriztatze deritzon teknika erabiliz. Epaile zibil arruntaren aurrean egiten da mugaketa. Hauek dira horretarako erabiltzen diren bideak: Judiziamendu Zibilari buruzko Legean jasotako borondatezko jurisdikzio prozedura eta, jabeak ados ez badaude, adierazpeneko judizio arrunta. Bada, ondoko kasuan agertzen da Administrazioaren ahalmen zinez gehiegikoa: Administrazioak bere ondasun higiezin guzti-guztiak mugatzen dituenean, hots, epaile zibilik gabe eta beraren arauak aplikatuz egiten duenean mugaketa. Zalantzarik gabe, Administrazioaren ahalgo hori gehiegikoa da oso. Teknika hori hasieran mendi publikoen mugaketa egiteko ezarri zen, baina —ikusiko dugunez— administrazio mugaketa ez zen nahitaez onartu beharrekoa XIX. mendeko lehenengo arauketetan. Horretara, finka mugakideak zituzten jabeak mugaketaren aurka jartzen zirenean, administrazio espedientea geldiarazten zen eta epaile zibilak esku hartu ohi zuen. Estatuaren Ondareari buruzko Legeak (13.etik 17.era bitarteko artikuluak) estatuaren jabetzen mugaketak jaso ditu; toki korporazioen jabetzako ondasunen mugaketa, aldiz, Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiak (57.etik 70.era bitarteko artikuluak). Arauketa orokor horiek gorabehera, kontutan hartzekoak dira, esaterako, mendi publikoei, itsaso-lehorreko aldeari eta abere bideei buruzko legeria bereziak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu