Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 278

278 anbiguoak baino ez zuen iraun —eta horrek ere 1936ko apirilaren 16ko Araudiaren 29. artikuluari esker—: «… barne berrikuntza eta zabaldurari buruzko planoak… historia eta arte monumentuak errespetatuta egin behar dira». Hariari segiz, FERNÁNDEZ RODRÍGUEZek dioen bezala, «1933–1936 bitarteko legeriak, oro har, ez du gainditu 1926ko Errege Dekretu-legeak lortutako maila; legeriak dekretu-lege horren urratsei zehaztasunez ekin die, baina gorago aipatu dugun akatsa bezalako hutsegite nabarmenen bat izan du. Bi puntu bakarrik azpimarra daitezke arlo honetan: lehenik, baimenik gabe edota emandako jarraibideak bete barik egin diren obrak berehala geldiarazteko ahalmena aintzatetsi zaio Administrazioari (Araudiaren 21 eta 22. art.ak) eta, hurrenik, ahaleginak egin dira —hastapeneko ahaleginak izan badira ere— bidegabeko erabilerak derrigorrezko desjabetzapen zehapenaren bitartez betearazteko». 1955eko abenduaren 22ko Legeak aurreko legeriaren akats hori zuzendu zuen. Arean bere, monumentuen arte eta historia balio nahiz esangurarekin bateraezinak ziren erabilerak debekatu zituen lege horrek, eta erabilera horiek kontrolatzeko bide moduan, proiektuak estatuko Hezkuntza Ministerioak baimendu beharra ezarri zuen; gisa bertsuan, neurri horien aurka buruturiko egintza juridikoei deuseztasun zehapena ezarri zien. 3. ADMINISTRAZIOAREN ESKUMENAK ETA ANTOLAKETA Histori ondarea kudeatzeko erantzukizuna estatu eta autonomi erkidegoena da, batik bat. Konstituzioaren 46, 44, 149.1.1 eta 149.2. art.etan ezarritakoaren arabera, Estatuari ondoko zereginak erreserbatu zaizkio: Espainiako histori ondarea artatuko dela bermatzea; ondare hori aberasteko neurriak hartzea eta, azkenez, ondare horretako ondasunak ikusteko aukera hiritar guztiei ziurtatu eta aukera hori suspertzea. Edu berean, Konstituzioaren 149.1.28. artikuluak agindu duen bezala, estatuak ondasun horiek esportazio ez-zilegi eta harrapaketatik babestu behar ditu. Horrez gain, hurrengo gaiak ere estatuaren eskumenekoak dira: Espainiako histori ondarea osatzen duten ondasunak Espainiatik kanpo ezagutzera ematea; ondasun horiek berreskuratzea, modu ez-zilegian esportatu direnean; eta, atzenean, ondasun horien inguruko kultur informazioa zein informazio tekniko eta zientifikoa nazioarteko estatu eta erakundeekin elkar trukatzea. Gainerako Administrazio eskudunak estatuarekin elkarlanean aritu behar dira gai horietan (1985eko Legearen 2.1. eta 3. art.ak). Autonomi erkidegoek, ostera, legea orokorrean betearazteko eskumena dute, salbu eta berariaz adierazten denean horren inguruko eskumena estatuko Administrazioarena dela, edota Administrazio horrek esku hartu behar due-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu