26
RAMÓN PARADA
ondasun batzuk. Azken horien artean daude herri zerbitzuren bati loturiko eraikinak; ez ordea, berez herri jabarikoak diren ondasunak, hala nola, ibaiak eta itsaso-lehorreko aldea. Hipoteka legeriari helduz, ondasunak inskribatzean, ondasunok zein erakunde edo zerbitzuri atxikirik dauden adierazi behar da. Erakunde edota zerbitzuek nortasun jurudiko independentea dutenean, aldiz, ondasuna erakunde edo zerbitzuon izenean inskribatzen da. Erregistroak pribilejio garrantzitsua aintzatetsi die estatu, probintzia eta udalerriari, bai eta estatuaren egitura juridikoan partaide diren Zuzenbide publikoaren korporazioei edota zerbitzu antolatuei. Hau da pribilejio hori: erakunde horiek guztiek idatzizko jabari titulurik ez duten kasuetan, ondasun higiezinak inskriba ditzakete, funtzionarioek igorririko ziurtagiriaren bidez; beti ere, igortzailea ondasunak administratzeko ardura duen funtzionarioa izan behar da. Ziurtagiri horretan ondasuna eskuratzeko titulua edota eskuratzeko modua adierazi beharra dago (Hipoteka Legearen 205 eta 206. art.ak, eta Hipoteka Araudiaren 303 eta 307. art.ak). Administrazioari, jabetza inskribaturik duten norbanakoei bezala, ondokoa ahalbideratzen dio erregistroko inskripzioak: Hipoteka Legearen 41. artikuluaren prozedura berezi eta sumarioan oinarrituz, akzio errealak egikaritzea, erregistroan inskribatutako jabetza defendatzeko. Guztiarekin ere, hori ez da biderik erosoena, epailea albora baitezake Administrazioak, prozedura zuzenekoagoak eta azkarragoak erabiliz. Norbanakoek inskriba ditzakete erregistroan honakoak ere: meatze, trenbide, ubide eta zubien emakidak nahiz herri zerbitzuetarako destinatu diren obrak, norbanakook horien titulartasuna dutenean; jabetza pribatuko eraikin eta lurrak, herri zerbitzuetarako zuzenean edo modu esklusiboan destinatu ez arren, gorago aipaturiko obrei erantsirik daudenean; azkenik, uren aprobetxamenduak. Hori guztia jasotzeko arau zehatzak ezarri dira (Hipoteka Legearen 107. artikulua, eta Hipoteka Araudiaren 30, 31, 60. artikuluak eta hurrengoak).
C) Ikerketa akzioa Ustez Administrazioaren ondareko ondasun nahiz eskubideen jabetza inskribaturik ez badago, orduan Administrazioak —gainerako jabeen antzera— eskubide eta betebeharra du ondasun eta eskubide horien egoera ikertzeko; hartara, titularra nor den zehatz jakin dezake. Oinarrizko eskubide hori jabearen ahalgo moduan kalifikatzeak gehiegikoa dirudi, nahiz eta jabea kasu horretan Administrazioa izan. Are gehiago, ikertzeko eskubideaz ez legoke zer azterturik edo zer esanik, ondasunon ikerketa indartuko ez balitz. Horren