Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 261

MEATZEAK

261

ri ekinez, malgutasunez interpretatu behar da 2.994/1982 Errege Dekretuak jasotako betebeharra, hau da, lurrak lehengo egoeran utzi beharra. Esan nahi da, naturaren bazter guztiak lehengo moduan uzteko betebeharra ezarriko balitz, ezinezko bihurtuko litzatekeela meatzeen ustiapen teknikoa edo ekonomikoa. Azken finean, hauxe dio 64/1982 epaiak: estatuak lehentasuna eman diezaioke meatzaritzako jarduerari ingurugiroaren gain; horrelako kasuetan, ÂŤahal den heinean gauzatu behar da ingurugiroa lehengo moduan uzteko betebeharraÂť. Udalerrien hirigintzako ahalgoek ere gatazkak sortarazi dituzte. Udalerriek lizentziak ukatu eta zenbait jarduera eten dituzte, ingurugiroa honda dezaketen meatzaritza alorreko ustiapenak saihesteko. Auzitegi Gorenak errekurtsoak ebaztean, ondokoa adierazi du: organo eskudunak meatzaritzako titulua eman arren, ustiapenak hirigintzako kontrolari loturik daude, udalerriko lizentzia eduki behar delako, meatzea ustiatzen hasi aurretik (1980ko uztailaren 11ko epaia). Alabaina, lizentzia horiek ukatzeko, udalerriak ezin du erabili ingurugiroa babestu beharraren arrazoi zehazgabea; gainera, ezin dezake urratu, ageri-agerian eta arrazoirik gabe, berdintasun printzipioa. Labur esanda, lizentziak ukatzeko, alde batetik, udalerriak ustiapenak eragin ditzakeen kalteen froga sinesgarriak aurkeztu behar ditu (1983ko urriaren 21eko epaia); bestetik, udalerriak ezin du harrobi baten ustiapena ukatu, handik hurbil beste hiru harrobi ustiatzen badira, berdintasun printzipioa urratuko litzatekeelako (1985eko uztailaren 10eko epaia). Guztiarekin ere, txostenetan argi azaltzen denean mearen balio urri-urria, udalerriak lizentzia uka dezake. Horrelakoetan, paisaiaren aberastasunaren alde egin behar da interesen gatazka horretan (1981eko azaroaren 4ko epaia).

11. ESTATUA MEATZEEN ENPRESARIO. PRIBATIZAZIOAK ETA ERRESERBAK Iraganeko eta gaur egungo meatzaritza legeriaren zati handi batek arautu ditu estatuaren jabetzako meatzeak eta enpresario gisako estatuaren jarduera. Aldi batzuetan, meatzaritza legeriak enpresario jardueren arriskuetatik defendatu du estatua (meatzaritzaren desamortizazioa); beste batzuetan, ostera, enpresarioen etekinaren eta arriskuaren bidetik gidatu du (estatuarentzako erreserbak, meatze eskubideak itzultzea). Sistema orokorrean, norbanakoei dagokie mea baliabideen aprobetxamendua. Sistema horren salbuespena da erreserben teknika. Teknika hori aplikatuz gero, estatuak beretzat gorde ditzake meatzeak, bai zuzenean eta berehala ustiatzeko, bai etorkizunean aprobetxatzeko. Horrelaxe jaso zuten Bilduma Berri-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu