Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 259

MEATZEAK

259

deialdia. Bestalde, emakidadunaren jarduera eragingarria bada, zabal daitezke emakidan adierazitako lurrak, gaindidura deritzon teknikaren bidez (31. art.). Emakidaren titularrak ondoko eskubideak ditu: emakidan adierazitako aldeetan dauden hidrokarburoak berak bakarrik ustiatzea, eta hidrokarburoak bildu, garraiatu eta errefinatzeko baimenak lortzea. Baimen horiek ustiatzeko emakidekin batera ahitzen dira (5 eta 42. art.ak). Estatuari itzultzen zaizkionean emakidak, emakidok deuseztatu, iraungi edo ahitu direlako, orduan estatuarentzat dira ondokoak: batetik, hidrokarburoak ustiatu eta artatzeko putzu eta ekipo iraunkorrak; eta, bestetik, hidrokarburoen ustiatze lanak egiteko instalazio finko nahiz iraunkor guztiak. Honakoak, aitzitik, ez zaizkio estatuari ematen: hodi nagusiak, ura arazteko instalazioak, errefinategiak eta ekipo mugikorrak (29 eta 37. art.ak).

10. MEATZARITZAREN ETA INGURUGIROAREN ARTEKO GATAZKA FERNà NDEZ–ESPINAR-ek gogorarazi legez, Industri Iraultza ez zen naturaren orekaz arduratu eta ez zituen kontutan hartu naturaren ondoko ezaugarriak: ahitzeko moduko izaera eta autoarazketarako gaitasun mugatua. Horren ondorioz, beste iraultza bat sortu zen: ingurugiroaren iraultza edo bizi-kalitatearen iraultza. Mea baliabideen erauzketak erakarri du naturari egindako erasorik larrienetako bat. Eraso hori nabari ikusten da, batik bat, lurrazaleko erauzketak eta erauzketen ondorengo lanak egiten direnean. Erauzi diren substantziak prestatu eta egokitzeko egiten dira lan horiek. Maiz-sarri, jarduerok lurzorua, atmosfera eta ur-korronteak hondatzen dituzte. Legegileak zenbait neurri hartu zituen, arrisku horiei aurre egiteko. Alabaina, hasierako neurri horiek ez ziren natura babestera bideratu, nekazarien ondarea medeatzera baino; izan ere, baliabideak ustiatzeko establezimenduen labeetako gasek kalteak eragiten dizkiete nekazarien zuhaizti eta ereintzei (1859ko uztailaren 6ko Legea, Meatzaritzaren Oinarri Orokorrei buruzko 1868ko abenduaren 29ko Dekretu-legearen 29. art. eta 1890eko urriaren 18ko Araudia). Meatzeei buruzko 1944ko Legera arte, Administrazioak zehazten zituen kalteordain horiek, jurisdikzio arrunta alde batera utzirik. 1944. urtean, ostera, jurisdikzio arruntari eratxiki zitzaion kalteordainak zehazteko eskumena. Santander eta Bizkaiko ibaien hondamendia ikusita, beste neurri hauek hartu ziren: lurreztaketei buruzko eta ubide publikoak meen garbiketatik datozen likidoez edo fabriketako hondakinez okupatzeari buruzko neurriak (1900eko azaroaren 16ko Errege Dekretua). 1900eko azaroaren 16ko Errege Dekretuak Ur Publikoen Uherdura eta Kutsadurari buruzko Araudia onetsi


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.