Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 257

MEATZEAK

257

azaleratu dituzten lurpeko urak erabiltzea, gainerako urak ubide publikoetara isurtzea, baliabideak ustiatzeko lur beharrezkoak okupatzea eta, jakina, bereizirik dauden baliabideak euren jabetzako ondasun gisa eskuratu eta merkaturatzea (62, 74 eta 105. art.ak). Hauek dira emakidadunen eginbeharrak: lanak urtebeteko epean hastea, emakida eman denetik zenbatzen hasita; lanoi etenik gabe ekitea, ezinbesteetan edo, aldez aurretik, administrazio baimena dutenean izan ezik; Administrazioari jakinaraztea ikerketa bertan behera uzteko asmoa; beste substantzia batzuk ikertu eta ustiatzeko lanak egitea, Ministroen Kontseiluak, estatuaren interesa dela bide, hala erabaki duenean; alboko meatzeen hustubidea eta aireztapena erraztu eta substantziak garraiatzeko galeriak ahalbideratzea, galeriek meatzearen ustiapena ukitzen ez dutenean. Azkenengo kasu horretan, interesatuen adostasuna behar da lehenik eta, halakorik egon ezean, Administrazioaren ebazpena hartu behar da kontutan (70, 71, 73 eta 80. art.ak). Kasu hauetan iraungitzen dira emakidak: emakidaren edo luzapenen epea ahitzen denean, titularrak berak hala nahi duelako uko egin eta Administrazioak ukoa onartzen duenean, meatzaritzako zergak ordaintzen ez direnean eta legeak jasotako urratzeak (iraungitasunaren bidez zehatzen direnak) gauzatzen direnean (86. art.).

9. HIDROKARBUROEN ERAENTZA Hidrokarburoei buruzko 1974ko ekainaren 27ko Legearen jatorri eta oinarria Meatzeei buruzko Legea da. 1974ko Legeak, Meatzeei buruzko Legearen antzera, estatuaren ondare xedaezinean eta preskribaezinean sartu ditu hidrokarburoak, eta herri jabariko ondasuntzat hartu ditu (1.2. art.). Hasieran, meatzaritza legeriaren B) sekzioan zeuden hidrokarburoak, baina balio energetikoa zutela ohartzeaz bat, eraentza berezia aplikatu zitzaien. Horretara, gerra zibilaren (1936–1939) osteko autarkia ekonomikoaren garaian, eta, Industriako Nazio Erakundearen bitartez, estatuari erreserbatu zitzaion hidrokarburoen ustiapena. Egoera horrek 1950eko hamarkadaren azkenera arte iraun zuen. Une horretan, ekonomi liberalizazioaren eraginez, arauketa bat bideratu zen, atzerriko inbertsioa meatzaritza sektorera erakartzeko. Hori dela kausa, atzerriko kapitalistek Espainian inbertitzeko beldurra gainditu zuten. Atzerriko inbertsioa erakartzeko asmoz eman zen Hidrokarburoei buruzko 1958ko abenduaren 26ko Legea. 1959ko ekainaren 25eko Dekretuak onetsi zuen legearen araudia. Lege horren ostean eman zen 1974ko ekainaren 27ko Legea (indarrekoa) eta legearen araudia uztailaren 30eko 2.362/1976 Errege Dekretuak onetsi zuen. Munduko krisialdi energetikoaren erdi-erdian eman zen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.