Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 254

254

RAMÓN PARADA

Lurpeko egiturak aprobetxatzeko eskaerak berarekin ekar dezake interesatuek aldez aurretik egiturak aztertu behar izatea. Egiturak nahikoa ezagunak ez direnean gertatzen da hori eta, horiek aztertuz, euron ezaugarriak zehaztea lortzen da. Eskaera egin ondoren, jendaurreko tramitea bete behar da, ukituek komenigarri deritzeten alegazioak azal ditzaten, euren interesak eta eskubideak kontutan izanik. Geologia eta Meatzaritza Erakundeak eta Ingurugiroaren Ministerioarteko batzordeak txostena egin behar dute, Meatzeen Zuzendaritza Nagusiak edo autonomi erkidegoetako erakundeak espedientea ebatzi aurretik. Meatzeen Zuzendaritza Nagusiak edo autonomi erkidegoetako erakundeek baimena eman behar dute, lurpeko egitura erabiltzeko. Baimen horren hasierako epeak bat etorri behar du proiektuarekin. Epea laurogeita hamar urtez luza daiteke, luzapen baten edo bat baino gehiagoren bidez. Meatzeen Zuzendaritza Nagusiak edo autonomi erkidegoetako erakundeek egitura behar bezala erabiltzeko baldintza beharrezkoak ezar ditzakete; bestalde, fidantza eratzeko betebeharra ezar diezaiokete eskaeragileari, araudiak ezarritako modua eta epea aintzat hartuz (Meatzeei buruzko Legearen 34. art. eta araudiaren 51. artikuluak eta hurrengoak).

8. MEEN ERAENTZA. MIAKETA, IKERKETA ETA EMAKIDA 1980ko azaroaren 5eko Legeak mea energetikoen D) sekzioa sortu arte, mea substantzia guztiak sekzio berdinean zeuden. Hauek dira mea energetikoak: ikatza, mea erradioaktiboak, baliabide geotermikoak, harkaitz bituminosoak eta, Gobernuaren erabakiaren bitartez eta interes energetikoa dela bide, sekzio horretara bildu beharreko meatoki eta baliabide geologikoak. Gobernuak erabakia hartu aurretik, Geologia eta Meatzaritza Erakundeak txostena egin behar du, eta Industria eta Energi ministroak, berriz, proposamena (54/1980 Legearen 1. artikulua). Erreserben eraentzari dagozkion berezitasunak salbu, mea guztiei aplikatzen zaie oinarrizko eraentza juridikoa. Material erradioaktiboek berezitasun batzuk dituzte eta Energia Nuklearraren batzak du material horien gaineko eskumena. 1964ko apirilaren 29ko Legeak arautu ditu material erradioaktiboak. Meatzeei buruzko 1973ko Legeak eta beraren araudiak modu ordeztailean jaso dituzte materialak. Hasierako fasean agertzen da meen emakidak emateko prozeduren ezaugarri nagusia. Harkaitzak aprobetxatzeko baimenen prozeduretan gertatu aldera, meak miatu behar dira hasierako fase horretan eta interesatuek euren kontura egin behar dituzte miatze lanak. Lan horiek aurrera eramateko, meak ikertzeko baimena eman behar zaie interesatuei. Napoleonen 1810eko Legea-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.