Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 24

24

RAMĂ“N PARADA

len inguruko auzigaiak. Eskumen horrek lurra joko luke, Administrazioak kontratu zibilak likidatzeko ahalmena izango balu; ustezko ahalmen hori erabilita, Administrazioak jabetzen inguruko adierazpenak egin eta erregistroko egoerak aldatuko lituzke.

7. ADMINISTRAZIOAREN AUTOBABESA: INBENTARIOA, ERREGISTROA, IKERKETA, MUGAKETA, BOTATZEA, ADMINISTRAZIOAK BERE ARIOZ ONDASUNAK BERRESKURATZEA Berrikitan aztertu dugu Administrazioaren ondasunen oinarrizko eraentza aplika dakiokeela jabari pribatuaren eraentzari —ondare ondasunei— eta eraentza horrek ondasunak babesteko sistema gehiegikoa dakarrela. Norbanakoek ez dute halako ahalgorik euren ondasunen gain. Hori dela medio , Administrazioak eraentza publikoa du, ondare ondasunak babesteko. Ondare ondasunei ez zaizkie aplikatzen herri jabariak erakartzen dituen babesbide guzti-guztiak. Nolanahi ere, ezin daiteke esan administrazio jabetza eta jabetza zibila besterik gabe pareka daitezkeenik. Gauzak horrela, Administrazioaren autobabesa da ondasunak babesteko sistema gehiegikoaren ezaugarririk nabariena. Honako ahalmenak ditu Administrazioak: ondasunak mugatzea, berezko interdiktua, administrazio botatzea eta ondasuna Jabetza Erregistroan inskribatzea. Neurriz gorako babes sistema horri ekinez, badira antolaketaren alorreko Administrazioaren barne arauak, funtzionarioei dagozkienak (inbentario eta katalogoak egitea). Arau horiek ez dute hainbesterainoko interes juridikorik eta horiexek izango ditugu aztergai lehenik.

A) Inbentario eta katalogoak Administrazio ondasunen babesa bermatzeko, Administrazioaren inbentario edo katalogoetan inskribatu behar dira ondasunak. Horretara, xehero jakin daitezke ondasunen nolakotasuna, izaera eta egoera. Ondasun zerrendak baino ez dira inbentarioak, Administrazioak berak ondasunen berri izateko egiten dituenak hain zuzen. Esan nahi baita, ondasunak zerrendatzeak ez dakarkiola beste babesik Administrazioari, lehenagotik ere badituelako ondasunak babestu eta berreskuratzeko ahalgo gehiegikoak (geroago aztertuko ditugu horiek). Haatik, ondasunak zerrendatzeak abantaila hau dakar: idatzizko froga printzipioa eratzea, funtzionarioek egiten dituzten agiriek, orokorrean, froga balioa dutelako (Kode Zibilaren 1216. art.)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.