246
RAMÓN PARADA
iraungitasunaren bidez zehatzen dituenak) gauzatzen direnean eta emakidaren edota luzapenaren epea ahitzen denean.
5. HARKAITZEN IZAERA ETA APROBETXAMENDUA 1825eko uztailaren 4ko Errege Dekretuak ez zituen mea moduan kalifikatu harkaitzak edo eraikuntzarako materialak. Dekretu horrek ondokoak baino ez zituen sartu meatzaritzaren eraentza juridikoan: batetik, harribitxiak; bestetik, lurpeko eta lurgaineko substantzia metalikoak, erregaiak eta gatz-substantziak. Meatzaritzaren eraentza juridikotik kanpo utzi ziren hauek: «… lur izaerako mea ekoizkinak, hala nola, harri silizeoak, eraikuntzarako harriak, harea, buztin lurrak eta magnesio lurrak, espezie guztietako harriak eta kareharri lurrak» (2. artikulua). Halatsu egin zuen Meatzeei buruzko 1849ko Legeak. Harkaitzak lur publikoetan zeudenean, guztien aprobetxamendurako zirela adierazi zuen lege horrek; lur pribatuetan zeudenean, berriz, norbanakoek aprobetxatzen zituzten harkaitzok, emakidarik edo baimenik izan gabe. Harkaitzak norbanakoen lurretan egon arren, Gobernuak horiek aprobetxatzeko baimena eman zezakeen edo harkaitzok gainontzeko baten mesedetan derrigor desjabe zitzakeen ondoko kasuan: harkaitzak eltzegintza, portzelana edo toska, adreilua, kristala edo beira eta fabrika industriaren beste ekoizkinen bat fabrikatzeko erabiltzen zirenean (3. art.). Gisa bertsuan, honakoa jaso zuen Meatzeei buruzko 1859ko Legeak: «… aurrerantzean ere, guztiek aprobetxatuko dituzte estatuko edo herrietako lurretan dauden harkaitzak eta, harkaitzok jabetza pribatuko lurretan egonez gero, norbanakoek ustiatuko dituzte horiek. Harkaitzak ez daude lege honen formalitate eta betebeharrei loturik, baina Administrazioaren jagotzapean daude, meatzaritza lanen segurtasunari eta polizi jarduerari dagokienez» (3. artikulua). Harkaitzak arautu zituen Meatzaritzaren Oinarri Orokorrei buruzko 1868ko abenduaren 29ko Dekretu-legeak ere. Dekretu-lege horren hitzetan, harkaitzak lur pribatuetan daudenean, «norbanakoek euren jabetzako ondasun gisa har ditzakete harkaitzak». Ildo berari heldu zion Meatzeei buruzko 1944ko Legeak, ondokoa esatean: «ugazabek euren jabetzako ondasun gisa aprobetxa ditzakete mea substantziak». Zuzenbide konparatuko autorerik gehienek adierazi dute harkaitzak jabetza pribatuko ondasunak direla. Hartara, Italiako Zuzenbideak («le cave e le torbiere») jabetza pribatuko ondasunen artean sailkatu ditu harkaitzak; hala ere, desjabe daitezke harkaitzok, aprobetxatzen ez direnean. Ondorenez, Italiako Kode Zibilak estatuaren ondare xedaezinean sartu ditu harkaitzak, eta ez herri jabarian. Horratik, harkaitzak estatuaren ondare xedaezinean sartze-