242
RAMÓN PARADA
-hartze handiagoa eta betiko emakiden ezeztapena (Estatuaren Ondareari buruzko Legearen 126. art.). Horiexek dira Francoren erregimenaren garaiko legeriaren ezaugarriak. Francoren erregimenean eman ziren ondokoak: Meatzeei buruzko 1944ko uztailaren 19ko Legea; uztailaren 21eko 22/1973 Legea (indarrekoa) eta Hidrokarburoak Ikertzeari eta Ustiatzeari buruzko ekainaren 27ko 21/1974 Legea. Abuztuaren 25eko 2.857/1978 Errege Dekretuak onetsi zuen uztailaren 21eko 22/1973 Legearen araudia eta 1976ko uztailaren 30eko Errege Dekretuak, aldiz, 21/1974 Legearena.
3. INDARREKO SISTEMA ETA LEGERIA Meatzeei buruzko 1944ko Legea indarrik gabe utzi eta 1973ko Legea ezarri zen, estatuaren esku-hartzea bidezkotzeko. Horretara, ondokoak saihestu ziren: «… meatze erregistrorik gehienak ez erabiltzea; meatokiak gutxiegi aztertzea; prozedura eta teknika zaharkituak erabiltzearen ondorioz, meatzeak behar ez bezala aprobetxatzea, eta minifundismoa eta antzeko beste faktore batzuk». Mea baliabideen sailkapen berria egin zen eta meatzeen miaketarako eta ikerketarako baimenak bereizi ziren. Estatuarentzako erreserben teknika zein motak finkatu ez ezik, lehiaketa publikoak ere antolatu ziren, lur frankoak adjudikatzeko. Gisa bertsuan, indarrik gabe utzi zen emakidak betiko emateko araua. Harrezkero, emakidak hogeita hamar urterako ematen dira eta, gehienez ere, laurogeita hamar urtez luza daitezke. Laurogeita hamar urtez luzatzeko, hogeita hamar urteko luzapen bi ematen dira. Legegileak Meatzeei buruzko 1973ko Legearen aldarrikapena aprobetxatu zuen, meatzeen izaera juridikoari buruzko eztabaida doktrinaletan parte hartzeko. Bide horretatik, herri jabariko ondasun gisa kalifikatu ziren meatzeak. Lege horren zioen azalpenaren arabera, horixe izan da Espainiako Zuzenbidearen tradizioko kalifikazioa. Hutsegite larria edo zinismo hutsa izan da kalifikazio hori; bada, esan dugunez, gauza bat da meatzeen titulartasuna Koroari edo estatuari eratxikitzea (meatzaritzari buruzko zenbait legek egin duten moduan), eta beste bat meatzeen emakida eman eta gero ere meatzeok herri jabariko ondasuntzat jotzea. Garia eta galtzua zaku berean sartu ditu legegileak eta horixe da Zuzenbide konparatuan ageri den adibide bakarra. Meatzeak kalifikatzean, Kode Zibilaren araua aplikatu dute tradizioko jurisprudentzia zibilak eta Administrazioarekiko auzibide jurisprudentziak. Hori dela eta, ondokoa adierazi dute: meatzeak herri jabarikoak dira, horien emakida ematen ez den bitartean. Emakidak emandakoan, meatzeak emakidadunaren jabetza pribatuan sartzen dira. Meatzeei ere estatuak aintzatetsi-