Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 241

MEATZEAK

241

Meatzeei buruzko 1868ko abenduaren 29ko Dekretu-legeak onetsitako oinarri orokor horiek aplikatu zitzaizkien, aurreragoko lege eta araudiekin batera. Edozein kasutan, indarrik gabe utzi ziren azken horien xedapen batzuk, hain zuzen ere, eraldaketarekin bateraezinak zirenak. Oinarriek honako hiru printzipioek bermatzen zituzten: emakida lortzeko erraztasunak ematea, meatzeen edukitza segurua izatea, eta lurzorua eta lurpea zehatz mugatzea. Harrezkero, meatzeen emakidak betiko emateko araua aplikatu zen eta meatzeak lurzorutik bereizirik zeudela ulertu zen. Eraentza horrek Meatzeei buruzko 1944ko Legera arte iraun zuen. 1868. urtean meatzeak estatuaren jabarikoak zirela adierazi arren, adierazpen hori norbanakoen jabetzaren mesedetan egin zen. Meatzeak norbanakoen lurretan zeudenean, eta ugazabak ustiatzen ez zituenean, estatuak meatzeok lagatzeko eskubidea baino ez zuen. Meatzeen ustiapena nork eskatu, horri lagatzen zion estatuak ustiatzeko eskubidea. Emakidadunari kanona ordaintzeko betebeharra ezarri zitzaion, meatzeak ustiatzera behartzeko. Emakidadunak kanona ordainduz gero, Administrazioak ezin zion meatzea kendu, nahiz eta meatzearen ustiapen txikia izan (1868ko Dekretu-legearen 8 eta 9. art.ak). Legeria liberalen ildotik ulertu behar da Kode Zibilaren 339. artikulua. Artikulu horren esanetan, meatzeak herri jabariko ondasunak dira eta estatuaren aberastasunari loturik daude, «horien emakida ematen ez den bitartean». Aipamen hori egiazko jabetza pribatuaren abiaburua da.

E) Liberalismoaren krisialdia 1868ko abenduaren 29ko Dekretu-legeak onetsitako oinarri orokorrak doktrinarik liberalenean oinarritu ziren. Joera horrek porrot egin zuen, Lehen Mundu-Gerraren ondorioz, lehengaiak agortu zirenean (1914–1918). Gauzak horrela, meatzeak estatuari erreserbatzeko joera politikoa sortu zen eta, aldi berean, meatzeak ustiatzeko betebehar gehiago ezarri ziren (1914ko urriaren 1eko Errege Dekretua, 1916ko abenduaren 7ko Legea eta Cambóren Gatz Potasikoei buruzko 1918ko uztailaren 24ko Legea). Gerra zibilaren ondoren (1936–1939), Franco jeneralaren legeriak estatuaren esku-hartze hori areagotu zuen. Francoren legerian Italiako legeriaren eragina nabari da eta estatu berriaren izaerari hobeto zegokion arauketa lortzea zuen helburu. 1938ko uztailaren 7ko Legean ondokoa dago jasota arauketa berriaren inguruan: «… nazioaren subiranotasuna eusteari eta gure aberriko meatzeen altxorra zaindu eta erabiltzeari begira, aberriaren defentsari eta ekonomiari hain estu lotutako altxorra…». Hari beretik, legeak honakoak ditu ezarririk: meatzeak zuzenean ustiatzeko estatuaren erreserbak, meatzeen ustiapenaren esku-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.