MEATZEAK
239
murriztearen edo etetearen ondorioz, kontsumitzaileen segurtasunari edo beharrizanei enbarazu egiten bazaie. Garai horretan, oinarrizkoa izan zen 1825eko abenduaren 18ko Jarraibidea. Frantziako sistemaren eragin handia izanik, Espainiako Meatzeen admiministrazioaren oinarriak ezarri zituen jarraibide horrek. Egin-eginean ere, jarraibide horren bidez, Meatzeetako Ingeniarien Kidegoari buruzko Araudia onetsi zen eta arautu ziren Zuzendaritza Nagusiaren, barrutietako ikuskatzailetzen, Ingeniarien sekzioaren, eta AlmadĂŠngo Meatze Eskolaren egitura eta eginkizunak. Antolaketa publiko eta, azken batean, absolutista horrek botere batasunaren printzipioa ezarri zuen. Meatzeen jurisdikzio bat baino ez zen eratu, Meatzeen Zuzendaritza Nagusiaren eta barrutietako ikuskatzailetzen ardurapean. Jurisdikzio horren aurrekariak Ameriketako meatzeen auzitegietan daude. 1825eko abenduaren 18ko Jarraibidearen esanetan, meatzeen jurisdikzioa gobernu jurisdikzio, zuzendaritzako jurisdikzio eta ekonomiarekiko auzibide jurisdikzioa da. Besteak beste, jurisdikzio horren eskumenekoak ziren meatzaritza alorreko gai hauek: erregistroak, salaketak, meatzeei dagozkienen inbasioa; hustubideak; barreno zuloak; erreskateak; meen erosketa eta meatzeei eta meak ustiatzeko establezimenduei buruzko kontratuak. Auzitegi arruntetara jo beharrean, ÂŤmerkataritzari ekinez, egia benetakotzat hartuz eta onustea aurrean jarrizÂť konpontzen zituen arazoak meatzeen jurisdikzioak. Zuzenbidezko arazoak agertzen zirenean, legelari-aholkulariari egiten zitzaion kontsulta. Erregek izendatzen zuen legelari-aholkularia, Zuzendaritza Nagusiak hala proposaturik. Jurisdikzio horrek Meatzeei buruzko 1849ko Legeak ezabatu arte iraun zuen. Jurisdikzio hori ezabatzean, 1845ean sortu zen Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioari eratxiki zitzaion meatzaritzaren alorreko gatazkak ebazteko eskumena. Hau da Meatzeei buruzko 1849ko Legearen beste berrikuntza bat: estatuari eman zitzaion meatzeen titulartasuna eta ez Koroari. Espainiako sistemak Frantziako sistemaren ezaugarri guztiak bereganatu zituen une horretan.
D) Sistema liberalagorantz Mendiei buruzko 1849ko Legeak areagotu zuen emakidadunen egoeraren segurtasunik eza, emakidak iraungiarazteko beste bi kari hauek tipifikatu zituelako: batetik, meatzaritza lanak sei hilabeteko epean ez hastea; bestetik, meatzeak gutiziaz ustiatzea eta, ondorioz, meen aprobatxamendua eragoztea edo ezinezko bihurtzea. 1868ko Iraultzarekin batera indartu zen liberalismorik aurrerakoiena eta mugimendu horrek oso susmo txarra hartu zien Ad-