Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 237

MEATZEAK

237

y lo sacar, y en lo que al que sobrare, sacada la dicha costa, la tercia parte sea para el que lo sacare, y las otras dos partes para Nos». San Lorenzo de El Escorialen, 1584ko abuztuaren 22an, eman ziren Felipe II.aren ordenantzak. Ordenantza horiek sakonago arautu zuten okupazioaren sistema edo meatzeak askatasunez ikertzeko sistema eta zehatz-mehatz jaso zuten urre-meatze, zilar-meatze, zilarbizi-meatze eta beste meatze batzuen arauketa. Arauketa hori indarrean egon zen hiru mendetan zehar. Sistema horren harira, espainiarrek eta atzerritarrek askatasun osoz ikertzen zituzten meatzeak, baita horiek erregistroan inskribatu, eta horien jabetza eta edukitza eskuratu ere. Behin aurkitutakoan, Meatzeen Justizian inskribatzen zen meatzea eta lehenengo inskribatzaileak eskuratzen zuen horren jabetza. Honela diote ordenantzaren 2 eta 17. artikuluek: «… aurkitzaileek meatzeen edukitza eta jabetza eskuratzen dituzte eta euren jabetzako gauza gisa erabil ditzakete meatzeok». Ildo horretatik, jabetza berezia eratu zen eta jabetza hori ordenantzen betekizunei lotu zitzaien. Betekizun horien artean, meatokiak ustiatzeko betebeharra zegoen («meatze guztiak okupatzeko agintzen dizuegu eta lau pertsona egon behar dira gutxienez meatze bakoitzean»). Era berean, zergatasun berria ezarri zitzaien meatzeen ustiatzaileei («horrela, gure eskubidearen ondorioz ordaindu beharrekoa erreserbatzen zaigu»). Zergatasun berri hori aurrerakoak baino modernoagoa izateaz gain, hobeto egokitzen zitzaion errealitateari eta meen aberastasunaren arabera aplikatzen zen, norbanakoen ekimena sustatzeko. Hau da ustiatzaileek ordaindu beharreko zerga: erauzketen balio garbiaren bostena, hau da, erregeren bostena deritzon zerga ospetsua. Egur gehiegi kontsumitzeak kalte handiak eragin zizkien basoei. Egurraren kontsumoa murrizteko asmoz, Karlos III.ak ikatz-meatzeen ustiapena bultzatu zuen. Hori dela medio, lurren jabeei ondokoak aintzatetsi zitzaizkien: ikatzaren kargarik gabeko etekina eta ikatzaren trafiko askea (1780ko abuztuaren 15eko ebazpena eta 1789ko azaroaren 28ko Errege Agindua). Lurren jabeei eginiko eratxikipen hori bat zetorren meatzeen legeekin eta ordenantzekin. Izanak izan, «lurren jabeek ez dute zertan ordaindu bostenik, hamarrenik, hogeita hamarrekorik edo antzekorik, nahiz eta Errege Ogasunak zerga horiek jasotzeko eskubidea izan metal-meatzeetan».

C) Frantziako eragina legeria modernoan eta Meatzeen administrazioan 1788. urtetik 1821. urtera bitartean Mexikoko meatzeen zuzendari izan zen Elhuyar jakintsuak 1825eko uztailaren 4ko Errege Dekretua bultzatu zuen. XIX. mendean, errege dekretu hori onestearekin batera, «Meatzeen zuzenbide modernoaren eraketari ekin zitzaion. Hauek ziren zuzenbide moderno


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu