MEATZEAK
235
tzaileak du meatzea ustiatzeko eskubidea. Meatokia ondasun higiezina da eta lurren ugazabaren jabetzatik bereizirik dago. Mea baliabideak benetako res nulliusak dira. Alemaniako legeria ere meatzeak askatasunez okupatzeko sisteman datza; dena dela, askatasun printzipio hori ez da horren indartsua, Administrazioari ahalmen garrantzitsuak aintzatetsi zaizkiolako. 1980ko abuztuaren 13ko Legeak, Alemaniako Errepublika Federaleko Meatzeen zuzenbidea bateratzeari buruzkoak, ondokoari eratxiki dio meatzea ustiatzeko baimena: meatzea ikertzeko baimenaren bidez, meatzea aurkitu duenari. Kasu jakin batzuetan baino ezin da ukatu meatzeak ustiatzeko emakida. Gaur egun, emakida hori berrogeita hamar urterako ematen da, eta ez betiko (FERNà NDEZ–ESPINAR).
2. ESPAINIAKO ZUZENBIDEAREN BILAKAERA Orain arte ikusitakoaren ondoren, zehatzago kalifika eta uler daiteke Espainiako meatzeen sistema, dela indarrekoa, dela historikoa. Espainiako sistemak gainerako sistemen berezko osagaiak ditu. Testu historikoek agertarazi bezala, Espainiako sistemaren jatorria erregeren sistemarik hertsienean datza. Sistema horretan, erregeri dagokio meatzeen jabetza, hau da, erregeri erreserbatzen zaizkio ekoizkin garbiaren bi herenak. Eratxikipen hori erregeren bigarren mailako onurabidea zela ulertzen zen. Amerika aurkitutakoan, kontinente horretan balio handiko mea baliabide izugarriak zeudela ikusi zen. Horien ustiapen onuragarria lortzeko, meatzeen jabetzari buruzko sistema berria ezarri behar izan zen. Mutur batetik beste muturreraino joanez, okupazioaren sistemara lerratu zen Espainiako legeria. Sistema horri meatzeak askatasunez ikertzeko sistema edo Espainiako sistema ere baderitzo. Okupazioaren sisteman, aurkitzaileari zuzenean eratxikitzen zaio meatzearen jabetza. Sistema horrek indarrean dirau oraindik ere Ameriketako herri askotan. Zorionez, XIX. mendean, Espainiako sistemak Napoleonen 1810eko Legearen eragina jaso zuen. Lege horren zuzeneko eragina ondokoetan nabari da: 1825eko Errege Dekretuaren eraentza juridikoan, Meatzeen administrazioaren antolaketarako oinarrietan eta meatzeen zerga sisteman. Oro har, arauketa hori aplikatzen da gaur egun ere. Frantziako sisteman, ondoen ustia dezakeenak aprobetxatzen du meatzea eta Administrazioak aukeratzen du nork dituen horretarako ahalbiderik onenak. Hala ere, Espainiako Zuzenbideak Frantziako sistemaren irizpide hori baztertu, eta, tradizioari helduz, lehentasuna eman dio meatzearen aurkitzaileari. Labur bilduz, Espainiako Meatzeen zuzenbideak ondoko bi sistemen eragina du: errege sistemarena eta okupazio sistemarena. Okupazioaren siste-