Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 22

22

RAMÓN PARADA

kieke estatuaren ondarearen ondasun higiezinak; hori bai, ondasunok erkidego edota toki erakundeen lurraldekoak izan behar dira eta lagapena herri onuragatik edota gizarte interesagatik egin behar da (Estatuaren Ondareari buruzko Legearen 74.etik 77.era bitarteko art.ak, abenduaren 23ko 21/1986 Legearen idazkeran). Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren kontrolpean daude estatuak lagatutako ondasun higiezinak. Ministerio horrek jagon behar du ondasuna lagapen erabakian zehazturiko helburuetarako destinatu dela eta, azkenean, estatuari itzuliko zaiola. Ondasunari kalte eraginez gero, eta behin perituen tasazioa egindakoan, estatuak eskubidea du autonomi erkidegoek nahiz toki erakundeek horien balioa ordain diezaioten (Estatuaren Ondareari buruzko Legearen 79. art.). Edu berean, toki korporazioek dohainik laga diezazkiekete ondare ondasun higiezinak erakunde publikoei eta irabazasmorik gabeko herri intereseko erakunde pribatuei, baina autonomi erkidegoei jakinarazi behar diete lagapena. Erakunde publikoei lagatzen zaizkien ondasunak herri xedeetarako destinatu behar dira, eta xedeok udal mugarteko biztanleen onerako izan behar dute. Aldez aurretik, beharrezkoa da espedientea instruitu eta korporazioko kideen erabateko gehiengoaren aldeko botoa. Lagatutako ondasunak herri erabilerarako destinatu ez, edota —destinatu ondoren— destinotik jaregiten badira, orduan lagapena suntsiarazi egiten da eta ondasunok toki korporazioari itzultzen zaizkio. Korporazioak ondasunen balioa jasotzeko eskubidea du eta lagapen-hartzaileak ordaindu behar dio kalteen balioa, perituak kalteok tasatu eta gero. Azkenik, lagapenaren erabakian besterik hizpatzen ez bada, herri xedeak bost urteko epean bete behar direla ulertu behar da. Ondasunak bere destinoari eutsi beharko dio hurrengo hogeita hamar urteetan ere (Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiaren 110 eta 111. art.ak).

6. ADMINISTRAZIO ONDASUNEN ESKURAKETAREN ETA ESKUALDAKETAREN AUZIBIDEA Hainbat gatazka sor daitezke administrazio ondasunen eskuraketa eta eskualdaketaren inguruan, eta etorburu hauek izan ditzakete gatazka horiek: kontratua egin aurreko administrazio arauen aplikazioa, kontratuaren interpretazioa eta aplikazioa, eta kontratuaren edukien betepena. Kontratua egin aurreko administrazio arauen aplikazioaren kasuan, eztabaidagai da Administrazioak kontratua egin aurretik gauzaturiko egintzen baliozkotasuna. Erosle edota saltzaile jakin bati eginiko adjudikazio egintza eztabaidatzen da, batez ere; kasu horietan, egintzaren baliozkotasuna aurkara dezakete prozeduran parte hartu duten gainontzekoek nahiz lehenespeneko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.