Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 228

228

RAMÓN PARADA

horiek eman aurretik, interesatuek ondokoa aurkeztu behar dute: Ehizari eta Arrantzari buruzko Arauketen Urratzaileentzako Nazio Erregistroak emandako ziurtagiria. Erregistro hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren menpekoa da (35. art.). 14. NATURA BABESTEKO AHALGO ZEHATZAILEA Administrazioaren ahalgo zehatzailea jaso du Naturguneen, Basalandareen eta Basanimalien Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeak. Ahalgo hori mendien legeriak jasotakoa baino garrantzitsuagoa da. Orobat, lege horren arauketa mendien legeria baino hobeto egokitzen zaio Konstituzioari. Urratzeen ondorioz ezarritako isunen kopurua 50 milioi pezetarainokoa izan daiteke. Gobernuak dekretuaren bidez egunera ditzake kopuru horiek, kontsumo ofizialerako prezioen indizearen aldaketa kontutan izanik. Autonomi erkidegoek ezartzen dituzte urratze arinei, larriei eta ez haien larriei dagozkien zehapenak. Estatuko Administrazioa da zehapenak ezartzeko organo eskuduna, administrazio urratzea estatuaren eremuan egin eta arazoa berorren eskumenekoa denean (39.3. art.). Administrazioaren erantzukizunaren alorrean ohikoa denez, kaltea konpontzeko betebeharra ezartzen zaio urratzaileari. Gainera, naturari eragindako kalteen kasuan, Konstituzioaren 45. artikuluak beren beregi behartu du urratzailea kaltea konpontzera. Ahal den heinean, ondokoa izan behar da kaltea konpontzearen helburua: kaltea eragin baino lehenagoko egoeran uztea natura. Bestalde, 500.000 pezetarainoko isun hertsagarriak ezar dakizkioke urratzaileari, kaltea konpon dezan (37 eta 39.4. art.ak). Legeak tipifikatzen ditu urratzeak, baina aintzat hartu behar dira autonomi erkidegoen garapen legeriak eta zenbait baliabide natural arautzeko legeek jasotako zehaztapenak. Esan bezala, urratzeak honelaxe sailkatzen dira: arinak, ez hain larriak, larriak, eta oso larriak. Urratzeak sailkatzeko, hauek hartu behar dira kontutan: urratzeok dakartzaten ondorioak; urratzeek pertsonen eta ondasunen segurtasunari begira duten eragina; urratzailearen inguruabarrak, hots, urratzailearen maltzurkeriaren norainokoa, partaidetza eta urratzearen ondorioz lortu duen etekina eta babespeko ondasunari eginiko kaltea edo narrioa noraino konpon daitekeen. Urratzeak ondoko epeak igarotakoan preskribatzen dira: lau urte, oso larriak direnean; urtebete, larriak direnean; sei hilabete, hain larriak ez direnean, eta bi hilabete, arinak direnean (39.1 eta 41. art.ak). 38. artikuluak ondoko administrazio urratzeak zerrendatu ditu:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu