Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 225

MENDIAK ETA NATURAREN BABESA

225

ko aldea badela ondorioztatzea eta alde horri kalte egiteko moduko faktoreren baten arriskupean dagoela adieraztea. Administrazioaren esku-hartzea dela eta, lurren titularrek lurren egoeraren berri eman ez ezik, lurretan sartzen ere utzi behar diete Administrazio eskudunaren ordezkariei. Horrenbestez, Administrazioaren ordezkariek egiazta dezakete badirela kalte eragiteko moduko faktoreak. Halakorik egonez gero, ondokoak aplikatu behar dira lur horietan: baliabide naturalen antolamendurako planak eta babespeko naturguneei buruzko eraentza batzuk (24. art.). Bigarrenez, baliabide naturalen antolamendurako planak aplikatzen zaizkie lur pribatuei. Plan horiek nahitaezkoak eta betearazleak dira; izan ere, babespeko naturguneei aplikatzen zaizkie, batik bat, baina jabetza pribatua ere horiei lotzen zaie, lurralde eta hirigintzaren antolamendurako planen berezko printzipio eta teknikekin bat etorriz. Teknika eta printzipiook baliabide naturalen antolamendurako planei egokitu behar zaizkie. Egokitu bitartean, azken horien zehaztapenek lehentasuna dute lurraldearen eta hirigintzaren tekniken gain (5. art.). Horrenbestez, baliabide naturalen antolamendurako planen eraentzapeko lurrak honakoei lotzen zaizkie: baliabide naturalen erabileraren eta jardueraren inguruko mugapen orokor eta bereziei. Mugapen horiek babestu beharreko gune eta espezieen artapena kontutan izanik ezartzen dira. Zehatz-mehatz adierazi behar dira guneok. Horrez landa, planen eraentzapeko lurrei ondokoak ezartzen zaizkie: jarduera, obra eta instalazio publiko nahiz pribatuen zehaztapenak. Zehaztapenei ingurugiroaren eragina ebaluatzeko eraentza aplikatu behar zaie (ekainaren 28ko 1.302/1986 Legegintzazko Errege Dekretua). Hala ere, plan horiek ezar dezakete legeak jasotako babes eraentza aplikatzeko betebeharra. Planak egiteko prozeduretan tramite hauek bete behar dira: interesatuei entzutea; jendaurreko informazioaren tramitea gauzatzea; ukituriko gizarte interesei, interes instituzionalei eta legearen helburuak lortu nahi dituzten elkarteen interesei buruzko kontsulta egitea (6. art.). Hirigintza planak onesteko prozeduretan gertatzen den moduan, ezin da errealitate fisikoa eta biologikoa alda ditzakeen egintzarik aurrera eraman, planak onesten ez diren bitartean. Bestela esateko, onartezinak dira planaren helburuen betepena oztopa dezaketen edo ezinezko bihur dezaketen aldaketak. Administrazio eskudunak horren aldeko txostenik eman gabe, ezin da eman errealitate fisikoa edo biologikoa alda dezaketen egintzak gauzatzeko lizentzia, baimen edo emakidarik (7. artikulua).

13. BASALANDARE ETA BASANIMALIEN BABESA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu