Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 222

222

RAMÓN PARADA

Ohartaraztekoa da isunaren herena erreserbatzen zaiela salaketa egin dutenei. Bitxia da, era berean, urratzaileek isunaren zati bat soilik ordaintzeko aukera izatea. Horrelakoetan, urratzaileek uko egin behar diete errekurtso guztiei eta behin betiko ordaindu behar dituzte zati horren zenbatekoa eta kalte-galeren ondorioz ezartzen den kopurua. Gaur egun, Konstituzioak onartezina dela adierazi du errekurtsoei uko egiteko aukera. Prozedurari gagozkiola, alkateek jasotzen dituzte salaketak. Tradizioko arauari ekinez, guardia zibilen eta funtzionarioen salaketak urratzearen nahikoa froga dira: «… adierazpen horiek urratzea egiaztatzen dute, kontrakorik frogatzen ez den bitartean». Ez dirudi arau hori baliozkoa denik, Konstituzioaren 24. artikuluak nagusiarazi baitu pertsonak errugabeak direlako presuntzioa. Mendiei buruzko Araudiak administrazio erantzukizunaren eremuan baino ez du aplikatu salaketa horien froga balioa (478. art.).

12. PARKEAK ETA BABESPEKO NATURGUNEAK Nazioko Parkeak Sortzeari buruzko 1916ko abenduaren 7ko Legeak babes berezia eman zien basoen eraentzaren barruko parke naturalei. Mendiei buruzko 1957ko Legeak ordeztu zuen lege hori (V. tituluko lehenengo kapitulua). Modu berean, azken horren ordez, Babespeko Naturguneei buruzko maiatzaren 2ko 5/1975 Legea ezarri zen. Maiatzaren 2ko 5/1975 Legearen 1. artikuluaren esanetan, legearen helburua «natura artatzen laguntzea da. Helburu hori erdiesteko, behar bezala babestu behar dira baliabide naturalak eta berezitasunak dituzten guneak. Babes horren bidez, hobeto erabiliko dira gune horiek, hezkuntza, kultur, aisialdi, turismo, gizarte eta ekonomi alorreko xedeak lortzeko». Administrazioaren ekintza hori bizi-kalitate hobea izateko eta natura defendatzeko gizartearen arduran oinarritzen da. Konstituzioaren 45. artikuluak honela jaso du ardura hori: «1. Pertsona guztiek dute euren garapenerako ingurugiro egokia izateko eskubidea eta ingurugiro hori artatzeko eginbeharra. 2. Herri botereek jagongo dute baliabide naturalen behar bezalako erabilpena eta honakoa da horien helburua: bizi-kalitatea babestea nahiz hobetzea eta ingurugiroa defendatzea eta berreskuratzea. Horretarako, pertsona guztien laguntza behar da. 3. Gorago xedaturikoa urratzen dutenei ezarriko zaizkie zigor zehapenak edo administrazio zigorrak; horrez gain, egindako kaltea konpondu beharko dute». Konstituzioaren aginduari ekinez, Naturguneen, Basalandareen eta Basanimalien Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legeak ondoko helburuak dituela adierazi du: beharrezko prozesu ekologikoak eta oinarrizko bizi-sistemak iraunaraztea; genetikaren aniztasuna babestea; baliabide natura-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.