218
RAMÓN PARADA
nahitaezko birlandaketaren betebeharrak aurrera eraman ez dituztenean (50. artikuluaren 2 eta 3. lerroaldeak).
10. BASOKO SUTE ETA IZURRIAK Mendien legeriaren azalpen historikoan ikusi dugunez, suteen aurkako borroka baso arauketaren aspaldiko jatorrian datza. Arauketa hori basoen su-emaileak zigor larri-larrien bidez mehatxatzeko sortu zen; bide horretatik, noiz edo noiz ezarri zaie heriotza zigorra ere. Baso legeriak mendez mende zigortu izan ditu su-emaileak, nahiz eta heriotza zigorra baino zigor arinagoen bidez zehatu. Gaur egun, basoko suteen aurkako borrokaren helburua suterik ez izateko aurreneurriak hartzea da, eta ez dolozko edo erruzko jokabideak zehatzea bakar-bakarrik. Haatik, helburu horrek ez du arrakasta handirik izan. Gainera, suteen aurkako borrokak ahaleginetan dihardu, suteen ondorioz eragindako kalteak eta ekologiarentzako ondore hondatzaileak zuzentzeko. Irizpide hori jaso zuen Basoko Suteei buruzko abenduaren 5eko 81/1968 Legeak. Lege horrek aurretiazko legeriaren arauketa ordeztu du, suteak itzali eta basoak birlandatzeko neurriei dagokienez. Legeak basoko suteen konpentsazio fondoa eratzeaz gain, urratze eta zehapenen zerrenda ezarri du. Legegilearen iritziz, basoko suteen arazoa oso larria da eta Baso administrazioaren eskumen berezitik kanpo dago. Oraindik ere, Baso administrazioak jartzen ditu oinarri teknikoak, Izadiaren Artapenerako Erakundeak (ICONAk) esku har dezan. Zernahi gisaz, ordena publikoaren eragina gero eta gehiago nabari da, gobernadore zibilei eratxiki zaizkien eskumenak direla eta. Suterik ez izateko aurreneurrien artean, ondokoak jaso ditu legeak: basoko suteen aurkako zerbitzuak garatzeko proiektu orokorra egitea; alde desberdinen arriskutsutasunari buruzko ikerketak aurrera eramatea; hezkuntza kanpainak bultzatzea; segurtasun arauak ezartzea; suebakiak jarri eta artatzea, edota zuhaiztiak garbitzea; suteak detektatzeko materialaren fabrikazioa suspertzea, eta zinpeko jagole ohorezkoak izendatzea. ÂŤJagoleen adierazpenek basoen aurkako urratzea egiaztatzen dute, kontrakorik frogatzen ez den bitarteanÂť (3 eta 6. art.ak). Gobernuak suterik ez izateko aurreneurri zorrotzagoak ezar ditzake eta, dekretuen bidez, sute arriskuko aldeak adieraz ditzake. Halako dekretuetan, zehatz-mehatz azaldu behar dira jabe publikoentzako nahiz pribatuentzako sorospide eta laguntzak. Jabe horiek ondoko betebeharrak izan ditzakete: suebakiak euren kontura artatu eta beste aurrearretazko lan beharrezkoak egitea. Jabeek suteen aurrearreta lanak garaiz eta behar den moduan egiten ez dituztenean, Administrazioari ondokoa dagokio: lehenik, jabeak ohartaraztea;