Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 214

214

RAMÓN PARADA

edo tasazio tasaren bidez eskura dezake aprobetxamendua. Bigarrenean, aprobetxamendua eskuratzeko, toki erakundeak ondokoa ordaindu behar du: eskaintzarik onenaren pareko prezioa edo indize gisa adierazitakoa baino prezio handiagoa (38. art.). Legearen 38. artikulutik ondorioztatzen denez, prezio jakin bat ordaindu behar du toki korporazioak, bere mendiak zuzenean aprobetxatzeko. GUAITAren esanetan, azalpenen bat zor zaio baieztapen horri; bada, prima facie ez da zentzuzkoa toki korporazioek prezio zehatz bat ordaindu behar izatea, mendiak aprobetxatzeagatik. GUAITAk ondoko arrazoiak eman ditu ordainketa bidezkotzeko: prezioaren zati bat hobekuntzak aurrera eramateko erabiltzen da; beste zati bat zergen ondoreetarako eta zerbitzu teknikoen ondorioz ezarritako tasak ordaintzeko destinatzen da; azkenik, prezioa ordainduz, lizitatzaileek egin ditzaketen trikimailuak saihesten dira. Arean bere, lizitatzaileak ados jar litezke aprobetxamenduaren benetako balioa baino balio txikiagoa eskaintzeko. Toki korporazioek ministerioari eska diezaiokete aprobetxamendua enkanterik gabe adjudika diezaien. Adjudikazio hori honetara egin daiteke: auzotarren edo korporazioko bulegoen kontsumorako egur aprobetxamendu beharrezkoaren tasazio tasa aintzat hartuz; espartzua auzotarren artean banatzea tokiko ohitura izanez gero, toki industriarentzako espartzu aprobetxamenduaren tasazio tasa kontutan izanik. Toki erakundeek ondokoa destinatu behar dute, mendien hobekuntza edo antolamendurako: erakundeen jabetzako mendien edo auzo mendien aprobetxamenduaren 100eko 10 (Mendiei buruzko Legearen 38.4. art.). Orokorrean, diru-laguntzak eta sorospideak ematen dira, hobekuntzak gauzatzeko. Hobekuntzak beharrezkoak dira, mendi batzuk aprobetxatzen direnean. Hauek dira mendiok: katalogoko mendiak, mendi pribatu babesleak eta eskualdeetara eta elkartzeetara bildutako mendiak (Mendiei buruzko Legearen 29.3, 30.3, 31. art.ak eta hurrengoak).

8. ADMINISTRAZIOAREN ESKU-HARTZEA NORBANAKOEN MENDIETAN Fernando VI.aren 1748ko Ordenantzan, eta basoak birlandatzeko eta horien luberriketa debekatzeko neurrietan, ondoko betebeharra ezarri zitzaien erresumako korrejidoreei: erregeren mendiak —auzo aprobetxamendukoak zirenak— eta norbanakoen mendiak bereiztea. Edozein kasutan, norbanakoen mendiak basoen nahitaezko birlandaketari loturik zeuden. Horren harira, honakoa du jasota 5. art.ak: «Mendiak birlandatzeko betebeharra dutela jakinarazi behar zaie agorturik edo elkorturik dauden mendi pribatuen ugazabei.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.