Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 212

212

RAMÓN PARADA

f) Mugaketaren ebazpenak behin betiko zehazten du edukitzaren egoera. Hala ere, gogoan izan behar da jabetzaren adierazpeneko judizio arruntaren ebazpena. g) Ondokoek aurkara dezakete Administrazioaren ebazpena Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan: mugaketaren espedientean parte hartu dutenek, Administrazioaren ebazpenaren ondorioz, ukituak izan direnean. Aurkarapen horretan ezin da azaldu mendiaren jabariari edo edukitzari buruzko arazorik, ez eta izaera zibileko beste gairik. Jabetzari buruzko arazoen kasuetan, auzitegi arruntetara jo dezakete erakunde publikoek eta pribatuek. Mugaketaren espedientean erreklamazioak egin zituztenek ez dute zertan agortu auzibide arruntaren aurreko gobernu-bidea. Harritzekoa bada ere, ezin daitezke jabetzari eta edukitzari buruzko arazoak azaldu Administrazioarekiko auzibide errekurtsoaren litisean. Mugaketak berak edukitza zehazten duela jakinik, ulertezina da edukitza zehazteari buruzko arazoa Administrazioarekiko auzibide jurisdikziotik at geratzea. Arean bere, edukitza zehazteko egiten da mugaketaren administrazio egintza. Frantziako Zuzenbidearen eta 1833ko ordenantzen harian, mugaketaren egintzan ez da edukitzarik zehazten. Nolanahi ere, Administrazioarekiko Auzibideetarako Auzitegiaren ebazpena hutsaren hurrengo da, epaile zibilak aurkakoa adierazten badu adierazpeneko judizioan. Ondorenez, alferreko prozesuak baztertu beharko liratekeela aipatu izan da, Administrazioarekiko auzibidean gai horiek ez azaltzeko.

7. MENDIEN APROBETXAMENDUA, ARTAPENA ETA HOBEKUNTZA Legeak mendien aprobetxamendu, artapen eta hobekuntzari buruz jasotako arauak aplikatzen zaizkie norbanakoen mendiei ere. Estatuaren Baso Ondarearen legeriak 1941n abiarazi zuen estatuko politika esku-hartzailearen ondorio da aplikazio hori. Honakoa da gaur egun arau nagusia: «… mendien artapena eta hobekuntza errespetatu behar dira, katalogoko mendien eta mendi pribatuen basoko ekoizkinak aprobetxatzean» (Mendiei buruzko Legearen 29.1. art.). Katalogoko mendiak ekonomiaren antolamendurako planei loturik daude. Plan horiek onartu bitartean, plan teknikoak aplikatzen zaizkie katalogoko mendiei. Horrez gain, hobekuntzei buruzko nahitaezko plana egin behar da eta plan horretan sartu behar dira ondokoak: irizpide teknikoak eta gizarte eta ekonomi irizpideak esangura zabalean harturik, mendiaren onura handiagoa lortzeko erabiltzen diren hobekuntzak (29. art.ko 2 eta 3. idazatiak).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu