Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 211

MENDIAK ETA NATURAREN BABESA

211

finkak katalogoko mendien artean ez daudela egiaztatzeko. Halakorik ez dagoenean, finkaren inskripzioa eteten da (11.4. art.).

6. MUGAKETA Mugaketari loturik daude katalogoko mendiak eta mendi publiko guztiak. Ondokoek eragin dezakete mugaketa: mendien jabe diren erakundeek, norbanako interesatuek eta Administrazioak bere arioz. Mendiak mugatzeko egoeran daudela adieraztean, Baso administrazioak beste jabetza batzuen alde mugakideak seinala ditzake. Mugaketa egin bitartean, debekaturik dago alde horietako zuhaitzak moztea edo ebakitzea (Mendiei buruzko 1957ko Legearen 13. art.). Mugaketa ondoko tramiteei lotzen zaie (14 eta 15. art.ak): a) Mugaketa jarduerak kasuan kasuko aldizkari ofizialean iragarri behar dira, eta udaletxeetan ere horien berri emateko ediktuak jartzen dira. Mugaketara epatzen dira mendien jabe mugakideak eta legebidezko interesa egiaztatzen duten guztiak. Banan-banan jakinarazi behar zaie egintza hori egoitza ezaguna dutenei. Horretara, horiek guztiek jabari tituluak aurkez ditzakete eta apeamenduaren egintzara joan daitezke. Ezin dute mugaketaren espedientean erreklamaziorik egin apeamenduaren egintzara banan-banan edo legezko nahiz borondatezko ordezkarien bidez agertu ez direnek. Ediktuen argitalpena banan banako jakinarazpena dela ulertzen da. b) Honakoak baino ez dira baliozkoak eta eragingarriak apeamenduaren egintzan: Jabetza Erregistroan inskribaturiko jabari tituluak; mugaketan auzigai diren lurrak hogeita hamar urtetan, etengabe, eduki direla egiaztatzen dituzten frogak. Edukitza egiaztatzeko frogarik ez badago, orduan, mugaketaren egintzan, Mendien Katalogoan jabe gisa ageri den erakundeari esleitzen zaio mendiaren edukitza. c) Apeamendua egindakoan, jendaurrean agertarazten da mugaketaren espedientea. Hartara, interesatuek erreklamazioak egin ditzakete, legeak jasotako epean. Probintziako Estatuaren Abokatutzak egin behar ditu erreklamazio horien manuzko txostenak. d) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ebatzi behar du mugaketaren espedientea, ziodun aginduaren bidez. Agindu horrek gobernu bidea agortzen du. e) Mendien zedarritzea behin-behinean egiten da, apeamenduarekin batera eta apeamendua egin den modu berean. Zedarritzea behin betikoa izateko, mugaketa onesteko agindua eman behar da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.