Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 207

MENDIAK ETA NATURAREN BABESA

207

rioz, Estatuko Administrazioaren eskumenak behin betiko eratxiki zaizkie autonomi erkidegoen administrazioei. Arean bere, Konstituzioaren 149. artikuluak estatuari soilik erreserbatu dio «mendi, baso aprobetxamendu eta abelbide»ei buruzko eskumen legegile oinarrizkoa eta 148. artikuluak eskumen betearazle ugari eratxiki dizkie autonomi erkidegoei. Estatutu batzuek zabal-zabal jaso dituzte eskumen betearazle horiek, autonomi erkidegoen mesedetan. Horretara, Andaluziako estatutuaren esanetan, Andaluziako autonomi erkidegoak eskumen esklusiboa du, ondokoak betearazteko orduan: «mendiak, aprobetxamenduak, basoko zerbitzu eta abelbideak, padura eta aintzirak, bazkak, babespeko naturguneak eta mendiko aldeen tratamendu berezia» (13.7. art.). Horiez gain, Galiziako estatutuak erkidegoan dauden auzo mendiak aipatzen ditu (27.11. art.).

4. MENDI KONTZEPTUA ETA MENDI MOTAK Mendiei buruzko legeak eta arudiak mendi kontzeptua zehaztu dute, basoen arauketa aplikatzeko. Kontzeptu hori finkatu nahian, legea eta araudia mendien definizio tekniko moderatutik abiatu dira eta mendi kontzeptua zuzendu dute, adierazpen batzuk murriztuz eta beste batzuk gehituz. Mendiaren edo basoko lurraren definizio teknikotik abiatu da legea. Kontzeptu horiek baliokide moduan agertzen dira araudian. Mendiei buruzko 1957ko ekainaren 8ko Legearen 1.2. artikuluak dioenez, ondokoa da basoko lurra: «zuhaitz, zuhaixka, sasi eta belarki espezieak ernetzen dituen lurra. Espezie horiek berez edo erein nahiz landatu eta gero haz daitezke, baina ezin daitezke lugintzaren berezko espezieak izan, ezta nekazaritzarako erabili ere». Alde batetik, legeak eta araudiak mendi kontzeptua zabaldu dute. Bide horretatik, «mendien baldintza teknikoak izan ez arren, mendiak dira lur hauek ere: birlandaketari atxikirik daudenak edo atxikiko direnak; mendiak arautzeko legeekin bat datozen ebazpenen ondorioz, basoko lur bihurtu direnak» (legearen 1.3. art. eta araudiaren 4. art.). Bestalde, legeak mendi kontzeptua murriztu du eta mendi kontzeptutik at utzi ditu hauek: «batik bat, nekazaritzarako erabiltzen diren finken lurrak, basoko zuhaitz edo zuhaixka espezierik izan ez arren, komenigarri direnean, abelburuek bazka dezaten; basoko zuhaitz gutxi duten larreak; Kantauriko itsasbazterraren probintzietako belardiak» (Mendiei buruzko Legearen 1.2. artikuluaren azken tartekadura). Legeak hainbat mendi mota jaso ditu; hori dela eta, eraentza juridiko desberdinak agertzen dira. Administrazioaren esku-hartzea desberdina izan ohi da mendi mota bakoitzean, bereizketa egiteko irizpidea mendiaren titular-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.