Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 205

MENDIAK ETA NATURAREN BABESA

205

oinarri hartuz, epaileari zehapen ahalgo esklusiboa kendu zitzaion eta parez pare eratu zen Administrazioaren sistema zehatzailea. Horrenbestez, bi sistema zehatzaile horiek aplikatzen ziren. Epaileek honako jarduerak zigortzen zituzten: mendi publikoak okupatu eta luberritzea; zedarriak aldatzea; mendi publikoetako zuhaitzak errotik ateratzea eta mendiei su ematea (3. art.). Zigorra ezartzeko, baldintza hauek bete behar zituzten jarduera horien egileek: jarduerok irabaziak lortzeko asmoarekin gauzatzea; irabaziak jasotzea, hala jarduera horien bitartez, nola pertsonak bortxatuz, beldurtaraziz edo gauzak indarrez erabiliz (1, 3 eta 4. art.ak). Halako inguruabarrik ez zegoenean, administrazio urratze gisa kalifikatzen ziren egitateak. Horrelakoetan, isuna ordaindu behar zuten urratzaileek. Urratzaileari atzipen isuna ezartzen zitzaion, isunik ordaintzen ez zuenean eta kaudimengabea zenean. Atzipenak ezin zuen iraun hogeita hamar egun baino gehiago. Ordenantzek basoko lanei buruzko arauketa sustantiboa jasotzeaz aparte, hauek dituzte tipifikaturik: funtzionarioek eta kontratariek baso aprobetxamenduen eta erremateen arauak urratzea; auzotarrek, auzo mendiak aprobetxatzean, Administrazioaren neurri esku-hartzaileak urratzea. Gobernadore eta alkateei eratxiki zitzaizkien administrazio zehapenak jartzeko eskumenak. Gobernadoreari jartzen zitzaion alkateen probidentzien aurkako errekutsoa, eta gobernadoreen probidentziaren aurkakoa Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioan jartzen zen. Aztertu dugunez, 1833ko ordenantzen hitzetan, mendiko funtzionarioak fiskal gisa joan zitezkeen auzien bistetara; gainera, mendiko funtzionarioek eta basozainek egindako salaketak nahikoa froga ziren urratzaileak zigortzeko. 1883ko ordenantzetan, ostera, 1833ko ordenantzen zantzua baino ez zen ageri. Horretara, guardia zibilek eta mendiko langileek zinpean berretsitako salaketei soilik aintzatetsi zitzaien froga balioa. Salaketen aurkako frogak aurkeztuz gero, ezerezean geratzen ziren salaketa horiek (52. art.).

3. INDARREKO SISTEMA Orain arte aipatutako legeria guztia eta Mendiei buruzko 1863ko Legea indarrik gabe utzi zituzten ondokoek: indarreko legeak, hau da, Mendiei buruzko 1957ko ekainaren 8ko Legeak eta lege horren araudiak. 1962ko otsailaren 22ko Dekretuak onetsi zuen araudi hori. Ehun urte betetzekoa zen une berean indargabetu zen 1863ko Legea. Indarreko legearen eta araudiaren bidez, Administrazioaren politika esku-hartzailea nabari indartu zen. Politika hori mendi publikoei ez ezik, pribatuei ere aplikatu zitzaien eta, batik bat, basoak birlandatzea izan zuen helburu. 1941eko martxoaren 10eko Legeak ja-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.