Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 204

204

RAMÓN PARADA

1863ko legeriaren ardurarik handiena ondokoa zen: estatuaren eta herrien mendi publiko batzuk pribatizazioaren arriskutik salbatzea, mendi pribatuen sistema askean eta kontrolik gabean eror ez zitezen. Hori ikusita, 1863ko legeriak berriz aipatu zituen legeria desamortizatzailearen xedapenak. Xedapen horiek salmentatik salbuetsi zituzten ondokoak: a) pinudi, harizti eta pagadi publikoak. Salmentatik salbuesteko, basook 100 hektarea izan behar zituzten gutxienez. b) Aprobetxamendu erkideko lurrak eta lan abelburuentzako bazkalekuak. Ondokoak biltzen ziren estatuaren baso ondarera: lehenik, saldu ezin ziren mendi publikoak; bigarrenez, erakunde publikoei eta norbanakoei erositako mendiak. Horretarako, mendiak erosteko baimenen inguruko arauak eman behar ziren. Hirugarrenez, estatuaren ondarea osatzeko, beharrezko zen mendi publikoen auzo aprobetxamenduak eta gainerako zortasunak likidatzea, aprobetxamendu eta zortasun horiek zuhaiztien artapena oztopatzen ez zutenean (9. art.). 1865eko maiatzaren 17ko Araudiak zehatz-mehatz ditu araututa Administrazioaren eraentzapeko mendien mugaketak. Ikusi bezala, Frantziako eta 1833ko ordenantzek mendiak mugatzeko eskumena eratxiki zieten epaileei. Nolanahi ere, araudiak Administrazioaren esku utzi zituen eskumen horiek eta gaur egun ere Administrazioaren eskumenekoak dira. Ondokoak bereizten dira araudian: edukitzari buruzko arazoak, hau da, «egitatezko arazoak» eta «Zuzenbidezko arazoak». Gobernadore zibilak ebazten zituen lehenengoak, modu betearazlean eta administrazio espedientearen bidez. Gobernadore zibilak emandako ebazpenaren aurkako errekurtsoa Probintziako Kontseiluan jartzen zen. Azkenik, Auzitegiek zuten Zuzenbidezko arazoen gaineko eskumena (35.etik 41.era bitarteko art.ak).

C) Mendien zigor legeria 1883ko abenduaren 22ko ordenantzak mendien zigor legeria gisa ezagutu dira, horien helburu nagusia jarduera urratzaileak zehatzea izan delako (1884ko maiatzaren 8ko Errege Dekretuak eraldatu zituen ordenantza horiek, 1878ko uztailaren 30eko Legearen baimenaren bidez). 1833ko ordenantzek era askotako arauak dituzte jasota. Arau horiek ondoko gaiak eraentzen zituzten: mendi publikoetako baso ekoizkinen aprobetxamenduen inguruko adjudikazioak eta erremateak; auzo mendien aprobetxamendu planak. Auzotarrek aprobetxatzen zituzten auzo mendiak eta Baso administrazioak kontrolatzen zituen aprobetxamendu planak. 1883 ordenantzek 1833ko ordenantzetatik jaso zituzten arau horiek eta 1833koek, berriz, Frantziakoetatik. Edozein modutara ere, ordenantzen edukirik aipagarriena zehatzeko sistema da, zalantzarik gabe. Sistema hori


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.