Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 201

MENDIAK ETA NATURAREN BABESA

201

Gobernuaren baimen berezirik izan gabe. Halaber, baso pribatuak ezin ziren luberritu eta lege zortasunak ezarri zizkien ordenantzak. 1669ko Ordenantzak mendiak luberritzeko debekua ezarri bazuen ere (défrichement), 1791ko irailaren 29ko Legeak kendu zuen debeku hori. Lege horrek aintzatetsi zien norbanakoei euren basoak askatasunez erabiltzeko eskubidea. Aintzatespen horren ondorioz, gehiegikeriak egin ziren basoetan eta hamabi urteko epean 383.000 hektarea desagertu ziren. Gauzak horrela, II. urteko florealaren 9an emandako legeak basoak luberritzea debekatu zuen. 1824ko Baso Kodeak ere basoak luberritzea debekatu zuen, Gobernuak horretarako baimen berezia ematen zuenean salbu. Baimen hori soilik ematen zen, basoen luberriketak horien artapena oztopatzen ez zuenean. Debeku horren urratzeak delitu gisa tipifikatu eta bestelako baso delituen moduan zehatu ziren. Zortasunak ezarri ziren uharteetako eta ibaiertzetako basoetan eta Rhinetik bost kilometrora dauden basoetan; lantzean behin, baso horien errekisizioa egiten zen, zubiak eraikitzeko.

2. ESPAINIAKO BASO SISTEMAREN SORRERA A) Javier de Burgosen 1833ko ordenantzak Mendien ordenantzak Javier de Burgos ministroaren ardurapean egin ziren eta 1833ko abenduaren 2ko Errege Dekretuak onetsi zituen. Ordenantza horien bidez, Frantziako baso sistema ezarri zen Espainian eta norbanakoei euren mendiak askatasunez erabiltzeko ahalbidea eman zitzaien. Hala ere, askatasun horrexek erakarri zuen Espainiako baso aberastasunaren hondamendia. Arau sustantiboak eman ziren mendi publikoak babestu eta kudeatzeko; bide beretik, Administrazioa ad hoc eratu zen arau horiek aplikatu eta bermatzeko. Administrazio ad hoc horrek bi eremutan jarduten zuen: estatuaren eremuan eta eremu periferikoan. Edu berean, ondokoak sortu ziren: Mendiko Ingeniarien kidegoa (1835) eta Villaviciosa de Odóngo eskola (1848). Ingeniariak hautatu eta prestatzen ziren eskola horretan. Frantziako eta Espainiako ordenantzen arteko alderik garrantzitsuena honakoa zen: Espainiako ordenantzen arabera, norbanakoek, euren mendiak luberritzeaz gain, horiek aprobetxatzeko askatasuna zuten. Askatasun horrek hondamendira eraman zuen Espainiako baso aberastasuna. Ondokoa jasota dago 3. art.an: «mendien ugazabek (norbanakoek) euren jabetzako mendiak itxi edo ingura ditzakete […]; eta behin mendiok itxi edo inguratutakoan, lurren destinoa edo laborantza alda dezakete eta komeni zaien moduan erabil ditzakete lurrak eta lurren ekoizkinak». Administrazioak ez zuen esku har-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.